- Testuingurua
Proiektua esparru akademikotik teknologia aeroespaziala garatu eta eraikitzeko asmoarekin sortu zen, eta ikasleek teoria benetako ingeniaritza-proiektu batean aplikatzeko plataforma bat eskaintzeko helburuarekin.
- Helburuak
Taldearen helburu nagusia espaziora iristea da, hau da, Lurraren gainazaletik 100 kilometro inguruko altuerara, gure ikasleek diseinatu, eraiki eta jaurtitutako kohete berreskuragarri baten bidez.
Bigarren helburua ahalik eta ikasle gehien modu transbertsalean prestatzea da, titulazioetako ohiko irakasgaietatik harago, eta pertsona bakoitzak bere gaitasunak garatzeko eta, azken batean, taldeak gero eta urrunago iristeko ekarpena egiteko espazioa eskaintzea.
Gure jarduera-ildo nagusiak honako hauetara bideratuta daude bereziki:
- Zunda-koheteen garapena.
- Propultsio hibridoko kohete-motorren garapena.+
- Parte hartzen duten pertsonak
Gaur egun, taldea 85 ikaslek eta 6 irakaslek osatzen dute. Proiektuaren barruan 9 sail teknikotan banatuta daude:
- Aerostructure
- Business & Management
- Flight Control
- Hardware
- Propulsion
- Recovery
- Simulation
- Software
- Structures & Manufacturing
- Zuzenean edo zeharka lantzen diren Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH)
4 – Kalitatezko hezkuntza
5 – Genero-berdintasuna
8 – Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
9 – Industria, berrikuntza eta azpiegiturak
17 – Helburuak lortzeko aliantzak
- Lotutako titulazioak
Ingeniaritzak
- Industria Elektronikako eta Automatika Ingeniaritza
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Industria Ingeniaritza
- Informatika Ingeniaritza
- Antolakuntza Industrialeko Ingeniaritza
- Telekomunikazio Ingeniaritza
- Ingeniaritza Elektronikoa
Beste titulazio batzuk
- Fisika
- Kimika
- Publizitatea
- Diseinua
- Ikus-entzunezkoak
- PBLaren sare sozialetako estekak
LinkedIn: https://www.linkedin.com/company/biskyteam/posts/?feedView=all
Instagram: https://www.instagram.com/bisky_team/
Youtube: https://www.youtube.com/@BiSKYTeam
- PBLaren arduradunen kontaktua
Ikasle arduradunak
Jimena Isabel del Rio Rodrigálvarez: jdelrio015@ikasle.ehu.eus
Xabier Martínez Guevara: xmartinez023@ikasle.ehu.eus
Irakasle arduradunak
Ion Agirre Arisketa: ion.agirre@ehu.eus
Pedro Luis Arias: pedroluis.arias@ehu.eus
Maria Asuncion Ilarramendi Leturia: ma.illarramendi@ehu.eus