Dekalogoak

Prebentzio dekalogoak: ikasleak, AZP eta IRI

Ikasleentzako dekalogoa

Prebentzioa da Covid-19aren aurka borrokatzeko modurik onena

  1. Unibertsitateko kide guztien ardura da COVID-19aren hedapena kontrolatu eta gutxitzeko babes neurriak zorrotz betetzen laguntzea.
  2. Unibertsitatera joan aurretik, etxean zeure burua aztertu behar duzu sintomarik duzun ikusteko. Sintoma hauetakoren bat baldin baduzu, >37º-ko sukarra, eztul sikua, samako mina, arnasa hartzeko arazoak, usaimen eta dastamen falta… ez etorri unibertsitatera.
    Era berean, ez etorri gaixotasuna diagnostikatu badizute edo isolamenduan edo berrogeialdian bazaude sintomak dituen norbaitekin edo azken 14 egunetan gaixotasuna diagnostikatu dioten norbaitekin kontaktu estua izan duzulako, edo diagnosirako probaren emaitzaren zain bazaude.
    Unibertsitatean zaudela sintomarik igarriz gero, isolamendu gelara joan eta ez izan harremanik inorekin; jarri harremanetan lehen arretarako zure osasun zentroarekin eta eman egoeraren berri ikastegian COVID-19aren ardura daukan pertsonari.
  3. COVID-19arekiko kaltebera bazara, zure medikuak emandako prebentzio neurriak bete behar dituzu.
    Horrez gain, Ikasleen Zuzendaritzarekin (ikasle-zuzendaritza@ehu.eus) jarri behar zara harremanetan eta medikuaren ziurtagiria aurkeztu beharko duzu. Zure egoera aztertuko dute, eta egoki iritziz gero, ezarriko zaizkizun neurri berezien berri emango dizute.
    Arreta berezia eskainiko diegu dibertsitate funtzionala daukaten edo hezkuntzarako laguntza berezia behar duten ikasleei; izan ere, beharbada, egokitzapenak beharko dituzte, hala nola, laguntzailea edo baliabide materialak edo laguntza teknikoa. Ikasle horien laguntzaileek prebentzio orokorreko arauak bete behar dituzte, eta, beraz, gainerako pertsonekiko distantzia fisikoa gorde behar dute.
  4. Ez eman musurik ez besarkadarik; mugatu kontaktu fisikoa, eta gogoratu oihukatzeak, abesteak edo putz egiteak areagotu egiten duela birusaren tantak urrutira bidaltzeko arriskua.
  5. Maskara erabili behar duzu beti eta modu egokian (sudur-trenkadaren zatitik kokotseraino estalita aurpegia). Erabili ere, unibertsitateko gune guztietan erabili behar duzu (liburutegian, jantokian, kafetegian, ikasteko geletan... ere jantzita izan behar duzu), nahiz eta pertsonen arteko segurtasun tartea gordetzeko aukera izan.
  6. Gorde beti segurtasun distantzia eta ikastegian jarritako seinaleei jarraituz ibili.
  7. Gelan sartu aurretik eskuak garbitu. Komunera zoazenean, eskuak hidroalkoholarekin garbitu sartu aurretik eta irten ondoren.
  8. Gomendio da gelan beti leku berean jesartzea, horrela, kutsatzerik izanez gero, ahalik eta lagun gutxien izateko harreman eremuan. Debekatuta dago mahaiak eta aulkiak lekuz aldatzea, ez bada horretarako arrazoiren bat dagoela, eta egitekotan, irakasleari eman behar zaio berri.
  9. Ez utzi inori zure gauzarik, eta utzi behar izatekotan, ondo garbitu gel hidroalkoholikoarekin. Ondo garbituta izan behar dituzu zure gauzak: telefonoa, gailu elektronikoak, eta abar.
  10. Bete beti UPV/EHUk emandako jarraibideak eta ezarritako neurriak.

IRIentzako dekalogoa

Prebentzioa da Covid-19aren aurka borrokatzeko modurik onena

  1. Unibertsitateko kide guztien ardura da COVID-19aren hedapena kontrolatu eta gutxitzeko babes neurriak zorrotz betetzen laguntzea.
  2. Unibertsitatera joan aurretik, etxean zeure burua aztertu behar duzu sintomarik duzun ikusteko. Sintoma hauetakoren bat baldin baduzu, >37º-ko sukarra, eztul sikua, samako mina, arnasa hartzeko arazoak, usaimen eta dastamen falta… ez etorri unibertsitatera.
    Era berean, ez etorri gaixotasuna diagnostikatu badizute edo isolamenduan edo berrogeialdian bazaude sintomak dituen norbaitekin edo azken 14 egunetan gaixotasuna diagnostikatu dioten norbaitekin kontaktu estua izan duzulako, edo diagnosirako probaren emaitzaren zain bazaude.
    Unibertsitatean zaudela sintomarik igarriz gero, isolamendu gelara joan eta ez izan harremanik inorekin; jarri harremanetan lehen arretarako zure osasun zentroarekin eta eman egoeraren berri ikastegian COVID-19aren ardura daukan pertsonarI.
  3. COVID-19arekiko kaltebera bazara, lanera etorri ahal izango zara, baldin eta zure egoera klinikoa kontrolatuta badago eta egoerak lanera itzultzea ahalbidetzen badizu, eta zorrotz gorde beharko dituzu babes neurriak.  Lanera itzuliz gero, unibertsitateko osasun zerbitzuarekin jarri behar zara harremanetan (baldin eta lehendik harremanetan egon ez bazara) (medikua@ehu.eus), eta medikuaren ziurtagiria bidali.
  4. Lantokira sartu aurretik eskuak hidroalkoholarekin garbitu behar dituzu (eraikinaren sarreran jarrita daude potoak) eta sarrerako irakurgailutik pasa behar duzu unibertsitateko txartela. Eskuak hidroalkoholarekin garbitu komunera joan aurretik eta ondoren.
  5. Gorde beti segurtasun distantzia eta ikastegian/eraikinean jarritako seinaleei jarraituz ibili.
  6. Maskara erabili behar duzu beti eta modu egokian (sudur-trenkadaren zatitik kokotseraino estalita aurpegia). Erabili ere, unibertsitateko gune guztietan erabili behar duzu (liburutegian, jantokian, kafetegian, ikasteko geletan... ere jantzita izan behar duzu), nahiz eta pertsonen arteko segurtasun tartea gordetzeko aukera izan.
  7. Bulegoan beste inorekin egon zaitezke lanean, betiere, lanpostu batetik bestera gutxien dela 1,5 metroko distantzia baldin badago. Horretarako, leku batzuetan, altzariak mugitu ditugu eta, beste kasu batzuetan, txandak antolatu ditugu bulegoa erabiltzeko.
    Edozelan ere, lanleku guztiak ondo aireztatuta egon behar dira.
  8. Ez utzi inori zure gauzarik, eta utzi behar izatekotan, ondo garbitu gel hidroalkoholikoarekin. Ondo garbituta izan behar dituzu zure gauzak: telefonoa, gailu elektronikoak… bai eta guztiek erabili beharreko gauza eta gainazalak.
  9. Zenbat eta pertsona gutxiagorekin izan harremana, hobe: ahal dela erabili bitarteko telematikoak bilerak egiteko eta irakaskuntzakoak ez diren jarduerak egiteko. Edozelan ere, gomendagarria da laneko orduetan norekin egon zaren jasota izatea, behar izatekotan jarraipena errazteko.
  10. Bete beti UPV/EHUk emandako jarraibideak eta ezarritako neurriak.

AZPkoentzako dekalogoa