Jardueren historikoa

Getxoko Punta Begoña Galerietan lurralde antolamenduari eta globalizazioari buruzko jardunaldi bat egingo dute

Noiz eta non

Noiztik: 2016/09/16 Noiz arte: 2016/09/15, 10:00 - 14:35

Irudia

Deskribapena

Irailaren 16an, ostiralez, 10:00etan, "Lurralde antolamendua eta globalizazioa: gure nortasunari eutsi al diezaiokegu?" izeneko jardunaldia egingo da Getxoko Punta Begoña Galerietan. Diziplina askotako adituek paisaiari buruz eztabaidatuko dute, hura mundu globalean nortasuna sortzeko elementutzat hartuta.

Honako hauek izango dira jardunaldia hasteko ekitaldian eta ondoren galerietan egingo den bisita gidatuan:

  • Imanol Landa, Getxoko alkatea.
  • Izaskun Iriarte, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Administrazio eta Plangintzako, Ingurumeneko eta Lurralde Politikako sailburuordea.
  • Javier Echeverría, Jakiundeko presidenteordea.
  • Aitzol Lamikiz, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetarako Zuzendaria.