Eduki publikatzailea
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Albisteak
- Andrazkoen okupazioa lan merkatuaren buru, 2017an 18.000 pertsona baino gehiago enplegatuta
- Datorren belaunaldiko baterietarako material berriak garatu dituzte
- UPV/EHUren Zientzia Asteak 25.000 bisita jaso ditu
- 8.000 lagun baino gehiago hurbildu dira ‘UPV/EHU Espazioan' ekitaldira bere lehen asteburuan
- Ilarak sortu ziren Bizkaia Aretoa bisitatzeko Bilbao Open House ekimenaren harira
Ekitaldiak
Negozioen Kudeaketako 134 graduatuei diplomak banatuko zaizkie
Noiz eta non
2017/11/28, 18:00 - 00:00
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Asteartean, azaroak 28, 18:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) Elkanoko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Negozioen Kudeaketako 134 graduatuei diplomak banatuko zaizkie.
Halaber, espediente akademiko eta Gradu Amaierako Lan onenari sari bana emango zaizkie. Bestalde, omenaldia egingo zaie UPV/EHUn lanean 25 urte bete dituzten Eskolako langileei eta jubilatuei.
Pedro M. Gomez eskolako koordinatzaileak egingo du ongi etorria eta harekin izango dira Xabier Otxandiano (Bilboko Udalaren Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu zinegotzia), eta Patxi Juaristi (Bizkaiko Campuseko errektoreordea).