guneak erreserbatzea

Guneen erreserba Bizkaia Aretoa-EHUn

Ekitaldia antolatu duen erakundea: EHU

Baldintza hauek betetzen dituztenak hartuko dira EHUk antolatutako jardueratzat:

  • Publizitate, zabalkunde eta zuzentze ondorio guztiei begira, EHUk berak (edo bertako sail batek) jardueraren ENTITATE ANTOLATZAILE nagusi moduan definituta egon behar du. Parte hartuko duten gainerako erakunde edo entitateak laguntzaile edo ko-antolatzaile moduan agertu beharko dira.
  • Ekitaldiaren Batzorde Antolatzaileak , gutxienenez, EHUko kideen 60%ko presentzia izango du.
  • Biltzarren edo antzeko jardueren kasuan, horiek EHUk antolatu dituela iritziko zaio, aurreko bi baldintzak betetzeaz gain, EHUko DAGOKION IKASTEGI, FAKULTATE EDO ESKOLAREN ALDEKO TXOSTENA dutenean. Horretarako, onesten duen organoaren idazkaritza daukan pertsonak sinatutako ziurtagiria aurkeztu beharko da (Ikastegi/Eskolako Batzarra edo Fakultatearen Batzorde Iraunkorra) eta bertan, ekitaldia EHUk (edo berorren ikastegi, zentru edo fakultate batek) antolatutakoa dela ziurtatu beharko da.

 

Ekitaldia antolatu duen erakundea: BESTE BATZUK