CV-Juanjo-Unzilla

Juan José Unzilla Galán

Curriculum vitae

Juan José Unzilla Galán (Bilbo, 1966) Industria ingeniaria da (1990), eta Informazio eta Komunikazio Teknologietako doktorea (1999), UPV/EHUn. Ingeniaritza Telematikoaren arloko irakaslea da, 1990. urteaz geroztik, eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako unibertsitateko titularra, Docentiaz programan ebaluazio bikaina edukita. Telekomunikazio Ingeniaritza Masterra koordinatzen du 2017-18 ikasturtetik. Ingeniaritza Telematikoko Taldearen –GIT (1995-2003)– eta Ingeniaritza Telematikoko Ikertaldearen –I2T (2004- )– sortzaileetako bat da, eta Eusko Jaurlaritzak A motako talde finkatu gisa onartu duenazken ikertalde horretako kidea da gaur egun. Haren ikerketa arloak honako hauek dira: software bidez definitutako sareen eta birtualizatutako sare funtzioen aplikazioa industria 4.0n eta zibersegurtasunean, sistema banatuetan. Lehia bidezko deialdietan, 50 ikerketa proiektu baino gehiagotan parte hartu du, eta horietatik 9 zuzendu ditu. Ikertzaile nagusia izan da enpresekiko 15 kontratuetan, eta ikertzaile gisa parte hartu du, beste 12tan. Hiru doktorego tesi zuzendu ditu, eta egilekidea da aldizkarietako 23 argitalpenetan eta biltzarretako 70 argitalpen baino gehiagotan. Visiting Scholar-a izan zen Pensilvaniako Unibertsitatean (2013), eta Visiting Fellow-a, Bristolgo Unibertsitatean (2013). Zibersegurtasunaren arloan diharduen Keynetic (2017) spin-offaren sortzaileetako bat da. Elektronika eta Telekomunikazioak saileko zuzendaria (2001-2004), Irakasleen errektoreordea (2004-2009 eta 2009-2011) eta Koordinazio errektoreordea (2011-2013) izan da.