Helburuak
![Irudia](/documents/2837517/0/foto_objetivos.jpg/44775088-bf89-4a28-8ecd-26ef5fe3934c?t=1411643957000)
Nazioarteko Ikasketen Katedrak honako helburu hauek ditu:
- Nazioarteko gaiei buruzko ikerketak sustatzea, gizarte-zientzietako ekarpen posibleak bilduko dituen diziplina anitzeko ikuspegitik.
- Graduondokoak eta profesionalak prestatzea, erakunde publiko eta pribatuek planteatutako eskaerei erantzungo dieten nazioarteko gaietan.
- Nazioarteko gaiei buruzko ezagutzen transmisioa erraztea, unibertsitatetik gizartera, oro har -administrazioa, enpresak eta herritarrak.
- Nazioartearen arloko goi mailako irakaskuntza-erakundeen arteko lankidetza sustatzea, Katedrari dagozkion ikergai espezifikoetan.
- Lankidetzan jardutea Katedraren helburuekin bat egiten duten Euskadiko erakunde eta zentroekin.