Euskolabel mikrofilm laburren lehiaketa
First publication date: 04/09/2023
Donostia Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzak, Eusko Label mikrofilm laburren lehiaketarako deialdia egin dute.
Helburua
Ekimen horren helburua Euskal Herriko gertuko produktua zinemaren bidez zabaltzea da, baita gure nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren munduko jasangarritasunarekin lotutako guztia sustatzea eta ezagutaraztea ere.
Ezaugarriak
Film laburrek gehienez hiru minutuko iraupena izan beharko dute eta ezinbestean behar dute telefono mugikor batekin eginak.
Izen-ematea
Izena emateko epea irailaren 12ra arte egongo da zabalik.
Sariak:
Hautatutako film guztiek bi sari jasotzeko aukera izango dute:
- 6.000 euroko lehen saria jasoko du film labur onenak,
- 4.000 euroko bigarren saria.
Bi film labur irabazleak Zinemaldiaren esparruan erakutsiko dira.