Enpresetarako eta praktiketako beste norako batzuetarako informazioa
Curriculumetik kanpoko praktikak UPV/EHUko ikasleen hezkuntza lankidetzarako hitzarmenaren barruan egiten dira. Egonaldi hauek ez dira nahitaezkoak titulazioen ikasketa planetan eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanotzatik koordinatzen dira zuzenean, PRAKTIGES izeneko aplikazio informatikoaren bidez (borondatezko praktikak).
- Kanpoko enpresa eta erakundeetako borondatezko praktikei buruzko informazioa
- PRAKTIGES aplikazioaren erabilera eskuliburua
Enpresa/erakunde batek hezkuntzarako lankidetza programan parte hartu nahi badu, urrats hauek eman behar ditu:
Enpresa edo erakunde berrien erregistroa
- Web orriaren behealdean dagoen "enpresa berria erregistratu" izeneko fitxan, enpresaren IFZ sartu eta eskatutako datuak bete ondoren, aplikaziora sartzea eska daiteke.
- Enpresa bati alta emateko gidan kontsulta daitezke balidazioa eskatzeko jarraibideak.
- Itxaron ikastegiko praktiken kudeaketaren arduradunek enpresaren alta baliozkotu arte.
- Enpresa baliozkotu ondoren, enpresak mezu elektroniko bat jasoko du aplikaziora sartzeko aukera emango dioten pasahitzekin.
- Enpresa edo erakunde erregistratuak bin prozedura erabili ditzake praktika esakintzeko:
- deialdi orokorrak: enpresa edo erakundeak ikasturte akademiko bakoitzean mezuak jasoko diru lehenengo lauhilekoan, bigarren lauhilekoan edo udaldian egin beharreko borondatezko praktikak eskaintzeko aukera emango diotenak. Kasu horretan, Fakultateko praktiken arduradunak aukeratuko du ikaslea.
- eskaintza espezifikoak: edozein enpresa edo erakundek borondatezko praktikak eskaini ditzake edo bere kabuz hautatu dituen ikasleak har ditzake deialdi orokorren alditik kanpo. Horretarako, ikastegiko praktiken arduradunarekin jarri behar da harremanetan (gkz.praktikak@ehu.eus) eta har emango dio jarraitu beharreko urratsei buruzko informazioa.
Enpresako/erakundeko instruktorearen azken txostena
Praktika amaituta, hitzarmenean instruktore izendatutako pertsonak ebaluazio txostena bete behar du GAUR plataforman eta hori egin ezean, ezin izango zaizkie kredituak aitortu ikasleei.
Praktikaldia amaitu ondoren, postara abisu bat iritsiko zaizu (alta emateko erabili zenuen helbidera) GAUR-era sartzeko eta praktikak ebaluatzeko. Instruktorearen eskuliburua.
Enpresako/erakundeko instruktoreak eskubidea izango du bere lankidetza jarduera aitor dakion, venia docendi alegia. Dagokion ziurtagiria beharrezkoa dela iritziz gero, GAUR bidez eska daiteke.
Laguntza poltsa
Praktiketako ikasleari ordaintzeko betebeharrik ez badago ere, enpresa/erakunde laguntzaile askok konpentsazio ekonomikoren bat eskaintzen dute. Ordainsari hori enpresak/erakundeak praktiketako ikaslearekin duen konpromisoaren seinale da, eta, kasu gehienetan, ikasle horien interes eta inplikazio handiagoarekin bat dator. Ikasleari laguntzeko poltsa bat kontuan hartzea bereziki komenigarria da ikaslearen joan-etorri- eta garraio-gastu handiak dakartzaten praktiketan.
Eskola asegurua
UPV/EHUk erantzukizun zibileko poliza bat du hitzartuta, ikasleek praktikak egitean eragin ditzaketen kalteak estaltzeko, eta ikasturteko aldi osoa hartzen du.
Alta Gizarte Segurantzan
Kanpoko praktikaz batera ikasleei ikasketa poltsa edo laguntza bat ordainduko balitzaie, erakunde laguntzaileak ordaindu beharko du laguntza poltsa, bai eta bertan aipatutako indarreko legerian zein berori ordezka lezakeen arauetan ezarritako Gizarte Segurantzako kotizazio betebeharrak eta zerga betebeharrak ere.
- 1493/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, prestakuntza programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean sartzeko baldintzak eta terminoak arautzen dituena, Gizarte Segurantzaren sistema eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoa garatzeko.
- 592/2014 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktikak arautzen dituena.
- TMS/83/2019 Agindua, urtarrilaren 31koa, 2019ko ekitaldirako Gizarte Segurantzaren kotizazioari, langabeziari, jarduera uzteagatiko babesari, Soldatak Bermatzeko Funtsari eta lanbide heziketari buruzko lege arauak garatzen dituena (44. artikulua)