Breadcrumb

Asset Publisher

Ikasgeletan jarduera bertan behera uztea (Fakultateko Egoitza, Leioa)

First publication date: 03/03/2020

Ángel ELIAS ORTEGA jauna, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekanoa naizen aldetik, hau diot:

UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2015eko azaroaren 5eko Erabakiaren bidez onartua izan zen UPV/EHUko Ikastetxeen Oinarrizko Arautegiaren  27.1.h) artikuluan xedatutakoaren arabera,  zerbitzu tekniko eskudunekin koordinatuta, zentroko bulegoetako higiene- eta segurtasun-baldintzak zaintzearen aldera eta 2020ko martxoaren 2ko UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuko teknikariaren txostena jaso ondoren eta,

Fakultateko egoitzako zikinkeria-egoera eta erorikoak izateko arriskua dagoela egiaztatuz,

Leioako Fakultatearen egoitzako ikasgeletan jarduera bertan behera uztea ERABAKI DUT.

Horrela jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, sinatzen dut, Leioan, 2020ko martxoaren 3an.