IGUALDAD-Sede

Image

MARTXOAK 8a antolatzeko ekimena ikasle, irakasle eta AZP-koekin

Image
Image

Hainbat ekintza:

  • MARTXOAK 8a antolatzeko ekimena ikasle, irakasle eta AZPkoekin

Gaur, martxoak 4, Gizarte Langintzako sarreran bildu gara ikasle, irakasle eta idazkari talde bat martxoak 8a gure Fakultatean antolatzeko.

Aurtengo lelo feministen inguruan norberak egin nahi dituen ekarpenak jasotzeko adierazpen espazioa sortu dugu. Ikasle talde batek sortutako meme-ak eta zenbait ilustratzaile feministen irudiak jarri ditugu pasiloetatik ere.

Lan Harremanak eta Gizarte Langintza Fakultatea prest martxoa 8a ospatzeko!!

Eskerrik asko denoi!

                                   - Argazki 1

                                   - Argazki 2

Emakume alargunak: iparralde guztien hegoaldea. Zaurgarritasun soziala eta indarkeria ekonomikoaren errealitate ikusezina

  • 2019 Uztaila Espazioak berrizendatu.

Proposatutako ekimena: guztiok partaide izanik, gure Fakultateko zenbait gunerentzat (guztiok erabiltzeko diren guneentzat) izen berriak proposatzea, gure jakintza arloan, lan harremanetan, ekarpen handia egin duten emakumeen izenak (zenduak) jartzeko gune horiei. Gure kasuan, izena aukeratzeko ezarriko dugun irizpidea hau izango da: berdintasunaren borrokan garrantzitsuak izan diren emakumeenak.

1. Concepción Arenal
2. Jane Adams
3. Rosa Luxemburgo
4. Mary Richmond
1. Dolores Ibarruri
2. Clara Zetkin

Jarduera honetan Lan Harreman eta gizarte Langintza Fakultateko (Gizarte Langiktza-Gasteiz ataleko) Irantzu Mendiak parte hartzen du.

Lan Harreman egoitzaren Berdintasun Plana (2002)

  1. Diagnostikoa eta hobetzeko proposamenak
  2. Eranskina
  3. Edukiak berrikustea

Intereseko estekak

  • UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritza

  • PAREKATUZ sare malgua eta irekia da, hau da, Bizkaiko bizitzako gakoak diren erakunde sozio-ekonomikoen sare osoarentzat zabalik dagoena baldin eta generoaren berdintasunaren sustapenean lan egin nahi badute. 
  • Basauriko Jabekuntza Eskola: Jabekuntza Eskola 2003an, Basauriko udalaren berdintasun arlotik sustaturik, jaio zen proiektu aintzindaria da. 
  • Etxeko langileen elkartea. Helburua da legearen aldaketa eskatzea, lan baldintza duinak aitortu diezazkiguten eta etxeko lana beste edozein lanen moduan har dezaten.