Irakasleak

XSLaren edukia

URTZI GOITI UGARTE

Ezagutza arloa
Zoologia
Saila
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
urtzi.goiti@ehu.eus

Biologian Lizentziatua (2000) eta Zientzietan Doktorea (2006) UPV/EHUn. Bertan irakasle lanetan dihardu 2009tik hona Ingurumen Zientzietako Graduan (Farmazia fakultatea) eta Dibertsitatea eta Ekosistemen Funtzionamentu eta Kudeaketa Master Ofizialean (Zientzia eta Teknologia Fakultatea).

Saguzarren Jokamolde Ekologia eta Eboluzioa ikerketa taldeko kide da (euskal unibertsitate sistemako A taldea) Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Sailan. Ikertalde honetan saguzar espezie ezberdinen ekologia trofiko eta espaziala, kontserbazio egoera eta mehatxuak ikertzen dihardu, horietako espezie asko mehatxupean izanik.

Ekoizpen zientifikoari dagokionez 31 artikulu zientifikoren koautore da (gehienak SCI), 3 liburu atal publikatu ditu eta kongresuetan 65 partaidetza ditu, gehienak nazioartekoak. CNEAIk onarturiko 2 seiurteko ditu.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak