Masterraren gakoak

Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Masterrak ekosistemen osasunaren ebaluazio biologikoa egiteko prestatuko zaitu; ekosistema horiek itsasokoak, ur gozoetakoak eta lurrekoak izan daitezke.

Master honen heziketa-alderdi garrantzitsuenak honakoei lotuta daude: ingurumenaren kutsatzaileen xedea, banaketa eta portaera; toxikologia zelularra eta molekularra; ingurumenaren kutsadurari aurre egiteko baliabideak; ingurumenaren kutsadurari buruzko biomarkatzaileak; ekotoxikologia; ingurumenaren kalitatea eta ingurumenak duen arriskuaren gaineko ebaluazioa; eta bioerremediazioa.

Ildo horretatik, prestakuntzaren funtsezko alderdia kutsatzaile kimikoen ondoriozko ingurumen-arriskuen ebaluazioaren edukiak barne hartzen dute, Europa, estatu eta erkidego mailan indarrean dauden lege- eta araudi-markoaren baitako bizitza-zikloen ebaluazioa barne.

Master amaierarako lanerako zehaztutako Programaren ikerketa-ildoak dira ingurumenaren toxikologian biologia zelularra, itsasoko kutsadura, lurzoruen kutsadura eta berreskurapena, ingurumen-arriskuaren ebaluzazioa, ingurumen-kimika analitikoa eta ingurumen-osasun publikoa.

Master honi esker −ikerkuntzara bereziki zuzendua dago−, UPV/EHUko Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Doktoretza Programan sar zaitezke.

Eskainitako plazak

27

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.200 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Plentziako Itsas Estazioa (PIE-UPV/EHU)

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
ETXEBARRIA LOIZATE, NESTOR

Idazkaritza:
JIMENEZ GARCIA, MARIA

946018450

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Esperientzia handidun irakasle ikertzaileekin prestatuko zara, UPV/EHU zein AZTI, NEIKER, GAIKER eta INIA erakunde publikoetakoekin.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenaren kutsadura eta toxikologiaren alorreko ikerketa- eta jarduera-ehunean sartzeko aukera.
  • Hautazko ikasgai-eskaintza zabala eta diziplina aniztasuna, alorrean zure curriculum pertsonala zehazteko.
  • Ingurumenarekin eta bioaniztasunarekin lotutako ikasketak, eta PiE-UPV/EHUko azpiegiturak erabiltzeko aukera izango duzu.

Irteera profesionalak

  • Ingurumenaren kalitate eta osasunaren ebaluazio-lanak egiten dituzten konpainia, enpresa, aholkularitza-enpresa eta industriak.
  • I+G+b esparruko erakunde publiko eta pribatuak.
  • Administrazio publikoak.
  • Analisi klinikorako laborategiak.
  • GKE

Iradokizunak eta eskaerak