Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Mintegia

Enpresa Zuzenbidearen eta Zuzenbide Zibilaren I. mintegi zikloa: Zuzenbide Pribatuaren erronkak XXI. mendean

Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Sailak berau osatzen duten lau arloekin erlazionatutako gaurkotasuneko eta intereseko hainbat gairi buruzko mintegi ziklo bat antolatu du. Ideiak jarraitutasuna izatea espero dugu, eta etorkizun hurbilean aurrez aurreko mintegiak antolatu ahal izatea.

Saileko pertsonei zuzenduta daude mintegiak, baina baita interesa duten Zuzenbide Fakultateko kideei ere.

Planteatutako gaiei buruzko eztabaida foro bat sortu nahi dugu; adituek aurkeztuko dituzte gaiak, eta horietan sakondu egingo da parte hartzaileen galderen, iruzkinen eta hausnarketen bidez.

Beste unibertsitate batzuetako kideak, kanpo profesionalak eta saileko bereko kideak izango dira hizlariak.

Kasu honetan jorratuko diren gaiak garrantzitsuak dira bizi dugun pandemia egoera dela eta. Hots, txertoak merkaturatzea eta eskuratzea, bizi dugun pandemia egoeraren ondoriozko efektuak eta telelana, konfinamenduak direla eta ustekabean eta azkar egin behar izan dena.

Horiez gain, badira gaurkotasuneko beste gai batzuk ere, esaterako, hauek: Kode Zibilaren erreforma ahalmenaren arloan (aurreikusten denez, udazkenean onartuko da); zerbitzu digitalen plataformen eta emaileen erantzukizuna, zerbitzu digitalei eta merkatu digitalari buruzko Europako araudi berria ikusita; eta enpresaren erantzukizuna taldeen egoitzan.

Lehen mintegia maiatzaren 21ean izango da, 12:00etan, eta BBCollaborate bitartez jarraitu ahalko da.

Interesdunei eskatzen zaie aurrez izena eman dezatela, BBCollaborate-ko edukiera birtuala eta sarbidea kudeatu ahal izateko.

Izen ematea: rosa.macias@ehu.eus