Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

PRACTICAS_EXTERNAS_OBLIGATORIAS

Nahitaezko kanpoko praktikak

UPV/EHUko ikasleen kanpoko praktika akademikoen arautegia 

1. Irakasgaiaren ezaugarriak

Izaera eta helburua

Nahitaezko Praktikak Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide eta Kriminologia graduetako 4. ikasturteko nahitaezko irakasgai bat dira (12 ECTS).

Bi graduei dagozkien esparruetan prestakuntza praktikoaren bidez heziketa teorikoa indartzea eta sendotzea dute xede.

Lan esparrutik kanpo

Kanpoko praktikak ez dira lan harremanak eta lan arloko inolako obligaziorik ere ez da sortzen. Ez dagokie ordainsaririk, nahiz eta helmugako ikastegiak, bere borondatez, laguntza ekonomikoren bat eman diezaiokeen praktikak egiten dituenari.

Betekizunak: irakasgaian matrikulatuta egotea eta 120 kreditu gainditu izana. 2.2 puntuan deskribatutako autopracticum modalitatea aukeratuz gero salbu.

Lekua

Praktikak zuzenbide edo kriminologia esparruko erakunde publiko zein pribatuetan egin daitezke, betiere instruktore batek gainbegiratuta.

Iraupena eta gauzatze aldia

Praktiketako egonaldia ikasturteko 2. lauhilekoan egiten da, otsailetik aurrera eta praktikak egingo diren ikastegian aurrez aurreko 200 orduko iraupena du

Ohar garrantzitsu bat, praktiketako egonaldia eta irakaskuntza aldia aldi berean izateari buruzkoa:

Adierazi den bezala, egonaldia azken ikasturteko 2. lauhilekoan egingo da (eskaintza zehatzen edo autopracticum proposamenen kasuak izan ezik).

Nolanahi ere, matrikulatzeko baldintzak beteta izan arren, ikasleek egiaztatu behar dute libre daudela bigarren lauhilekoan ematen diren matrikulatutako irakasgaien eskoletara joateko eta esleitutako praktikak egin behar dituzten erakundera edo tokira ere joateko. Ildo horretan, Fakultateak ez ditu bere gain hartuko –ezta artatuko ere– ikasleek egindako matrikula aukeren ondorioz praktikak eta irakasgaiak aldi berean izateagatik sor daitezkeen arazoak.​​​​

2. Praktiken edukia

Eginkizunak

Ikasleak praktikak egingo dituen enpresaren edo instituzioaren berezko zereginetan parte hartu eta lagunduko du. Practicumean funtsezko bi figurak hartzen dute parte:

  • Fakultatearen aldetik, barne tutoretzaren arduradunak (barneko irakasle/ tutorea).
  • Erakunde laguntzailearen aldetik, kanpo tutoretzaren arduradunak (erakunde edo enpresako instruktorea).

Tutore akademikoaren funtzioak - 12. art.

  • Practicumeko berezko zereginak egiteko, ikasle bakoitzari tutoretza arduradun bat esleituko zaio, hau da, ikasten duen Fakultateko irakasle bat.
  • Honako eginkizun hauek ditu: praktikak kanpoko instruktorearekin (erakunde laguntzaile, enpresa, instituzio edo bulegokoa) koordinatzea; praktikak hala ikaslearen nola enpresaren edo erakundearen aldetik behar bezala egiten direla gainbegiratzea; praktikak egitearen inguruan sor daitekeen edozein gai ebaztea; eta ikaslearen kalifikazioa aktetan jasotzea.

Erakunde laguntzaileko instruktorearen funtzioak - 13. art.

  • Ikasleari harrera egingo dio eta haren jarduera antolatuko du enpresan edo erakundean dagoen bitartean.
  • Harrera erakundeari eta haren funtzionamenduari buruzko informazioa emango dio.
  • Ikaslearen jarduerak gainbegiratuko ditu.

Praktiken ebaluazioa

  • Praktiken aldia amaitutakoan, kanpoko instruktoreak ikaslea ebaluatuko du. Horretarako, ebaluazio orriaren (3. eranskina) inprimakia erabiliko du. Inprimaki hori Fakultateko tutoreari bidaliko zaio eta haren ardura izango da azken kalifikazioa ipintzea.
  • Praktiken amaierako memoria: ikasleek praktiken amaierako memoria bete eta GAUR plataformara igo behar dute, tutoreak eskatzen dien informazioaren arabera.  Tutoreak praktikaren jarraipena egiteko tutoretzak proposatu ahal izango ditu, bai eta amaierako txosten bat idaztea ere, ikaslea ebaluatzeko.

Behin betiko ebaluazioa

Irakasgaiko azken nota honela kalkulatzen da:

  • % 60 erakundeko instruktorearen ebaluaziori dagokio.
  • % 40 ikastegiko tutorearen ebaluazioari dagokio, amaierako txostenean eta ezar litezkeen tutoretzetan oinarrituta.

3. Nahitaezko praktiken kudeaketa eta esleipena

Irakasgai honi dagozkion praktiken kudeaketa eta esleipena GAUR plataformatik egiten da, nahitaezko praktiken profilean klik eginda (edo borondatezko praktiken profilean, kasuaren arabera).

Bi praktika modalitate daude:

(1) FAKULTATEAK ESLEITUTAKO PRAKTIKAK

Fakultateak zuzenbidearen eta kriminologiaren esparruko hainbat erakunde publiko eta pribatuk eskainitako praktika guztien zerrenda argitaratuko du GAUR plataforman.

Honako hau da hautatze eta esleitze prozesua:

  • Irakasgaian matrikulatuta dagoen ikasleak, GAUR plataformako bere nahitaezko praktiketarako profilaren bidez, eskainitako plazen zerrenda osoa ikusi ahalko du, aurretiko izen emate epean, 1. lauhilekoaren bukaera aldera. Aurretiko izen emate epe hori @ikasle.eus helbidera igorritako mezu elektroniko baten bidez jakinaraziko zaie ikasle matrikulatuei
  • «Aurretiko izen ematea» fitxaren bidez, adierazten den epearen barruan, 10 aukera egin ditzake guztira, bere lehentasunen arabera.
  • Matrikulatutako ikasle guztiek aurretiko izen ematea egiten dutenean edo epea ixten denean, ikastegiak ikasle bakoitzari hautatutako aukeretako bat esleituko dio.
  • Ikasle bat baino gehiago interesatuko balira plaza jakin batean, hura esleitzeko irizpidea ikaslearen espedienteko ordura arteko batezbesteko nota izango da.
  • OHARRA Arreta handiz egin behar dira 10 aukerak, horietako bat esleituko baita, eta behin esleitu denean, ikastegiak ez baitu ukorik onartuko, ez eta aldaketarik ere.

(2) AUTOPRACTICUMA

 

Kasu honetan, ikasleak berak aukeratzen du zer enpresa/erakundetan egin nahi dituen praktikak eta bera jartzen da harekin harremanetan. Erakundeari buruzko datuak eman eta bere instruktorea nor izango den jakinarazi beharko du

Praktika hasteko proposatutako dataren arabera, bi modu daude:

2.1.- Uztailaren 20tik aurrera hasi - autopracticuma

Autopracticum baten proposamena egiteko, beharrezkoa da:

  • Txantiloi hau posta elektronikoz bidali, eskatutako datu GUZTIEKIN - praktiketako datuak - datu orria posta elektroniko honetara: practicum.fac.derecho@ehu.eus
  • Autopracticuma GAURen grabatu: GAUR plataformako nahitaezko praktikei buruzko profilean, eskatzaile bakoitzak «autopracticum» fitxa sakatu beharko du eta «praktika berria» aukeran praktikaren datuak sartu.

 

Behin bi urrats horiek egin direnean, Fakultateak GAURen baliozkotuko du eta ikasleari HITZARMENA helaraziko dio, sina dezan (aurretik indarrean dagoen hitzarmenik ez badago).

Esleitutako ikasleak GAUR - esleipenak ataletik II. eranskina - Prestakuntza proiektua atera behar du eta ikastegira igorri, dagozkion sinadurekin.

Praktikak hasi aurretik, aipatutako dokumentazioak sinatuta egon behar du.

2.2. Uztailaren 20a baino lehen hastea - Borondatezko praktikak, baliozkotzeko itxaropenarekin

Praktika egonaldia «nahitaezko praktikak» irakasgaian matrikulatu aurretik egin daiteke, eta egonaldia gerora baliozkotzea hautatu, hau da, irakasgaiaren matrikula egin ostean baliozkotzea (praktika horien kalifikazioa lortu eta irakasgaian matrikulatuta dela, ikasleak idatziz eskatu beharko du esandako baliozkotzea).

Borondatezko praktika proposatzeko, autopracticumaren eranskin berbera bete eta igorri behar duzu

Borondatezko praktika bat hautatzearen abantaila praktika egiteko garaiaren malgutasuna da, eskola aldia ez denean ere (oporretan) egiteko aukera ematen baitu. Edonola ere, matrikulatutako irakasgaiak eta horrela kudeatutako praktika egonaldia aldi berean izanez gero, ez da Ikastegiaren ardura izango.

Arau orokor gisa, borondatezko praktiken egonaldi bat egiteko betekizunak nahitaezko praktiketakoen berberak dira. Hala ere, funtsezko bi betekizun nabarmendu behar dira:

  • Ezinbestekoa da 120 kreditu gainditzea.
  • Aurkeztutako proposamena aldez aurretik baimendu beharko du ikastegiak: praktiketako egonaldia hasi aurretik, dagokion erakundearekin lankidetza hitzarmena sinatu beharko da. Arrazoi horregatik, Fakultateak ez du aitortuko, ondorio akademikoetarako edo baliozkotzeko, amaituta edo abian dagoen inolako praktikarik, kredituen baldintza bete ez badu.

Borondatezko praktiken kudeaketa - Praktiges - eskuliburuak

Praktiketako egonaldia egiteko dauden aukeren laburpen taula

Nahitaezko praktikak
Irakasgaian matrikulatutako ikasleak
GAUReko eskaintza GAUReko eskaintzatik 10 aukera hautatu eta esleitu arte itxaron
2. lauhilekoan egingo da

Autopracticuma

datu orria

Erakunde batekin adostutako praktika bat proposatu
Baliozkotzeko betekizunak:

  • 200 orduko iraupena
  • Instruktorea: Zuzenbidean titulua duen pertsona bat, Zuzenbide gradurako
  • Beharrezkoa da kriminologiaren edo zuzenbidearen arloko zereginak, graduaren arabera
Borondatezko praktikak matrikulatu aurretik hasiko dira
(irakasgaia matrikulatu ondoren baliozkotzeko)
   
Autopracticuma Erakunde batekin adostutako praktika bat eta egonaldi epe bat proposatu (uda barne) - autopracticumaren baldintza berberak ditu eta datu orri bera aurkeztu behar da

 

4. Aseguruak

Aseguruak - eskola aseguruari eta Ehu Ikasleri buruzko informazioa

UPV/EHUk erantzukizun zibileko poliza bat dauka hitzartuta, ikasleek praktiketan sor ditzaketen kalteei aurre egiteko.

Erakundeko instruktoreak praktiketako jardueren programan jasota ez zegoen agindu edo jarraibideren bat ematearen ondorioz kalteren bat sortzen bada, ez unibertsitatea ez praktiketako ikasleak ez dira kalte horien erantzule izango.

Ikasketa ofizial batean matrikulatutako 28 urtetik beherako ikasleek (espainolak, europarrak nahiz bizileku baimena duten atzerritarrak) eskola aseguruaren babespean egongo dira.

Era berean, UPV/EHUk istripu eta osasun laguntzarako EHU Ikasle Asegurua du kontratatuta, eta horrek UPV/EHUn matrikulatuta dauden ikasle guztiak estaltzen ditu, Estatuko lurraldean.

Practicumak kanpoko erakundeari edo laguntzaileari dakarzkion onurak

  • Praktiketako programan parte hartzen duten profesionalek ez dute ordainsaririk jasoko beren lankidetzagatik.
  • Erakundearen gizarte erantzukizuna eta etorkizuneko belaunaldien prestakuntzari begira duen konpromisoa agerian uzten eta egiaztatzen laguntzen du.
  • Erakunde laguntzaileko instruktoreak bere lankidetza jardueraren aitorpena lortuko du, venia docendi delakoa, lankidetza hitzarmenean araututakoaren ondorioetarako, dagokion izendapenaren bitartez. 

5. Lankide izan nahi duten erakunde edo pertsonentzako harremanetarako datuak

Fakultateko ikasleei praktikak eskainiz Zuzenbide Fakultatearekin lankidetzan aritzeko interesa duten pertsona edo erakunde guztiak Zuzenbide Fakultateko practicumaren arduradunekin jar daitezke harremanetan:

Leyre HERNÁNDEZ DÍAZ
Praktiketako Dekanordeak
Tel.: 946 01 2954
 leyre.hernandez@ehu.eus

Andrea CALVO GARCÍA
Zentroko Teknikaria
Tel: 946 01 3151
andrea.calvo@ehu.eus

Joseba ZUÑIGA RODENAS
Zentroko Teknikaria
Tel: 943 01 8097
 joseba.zuniga@ehu.eus

IkaslePraktikak (ERASMUS+ Internships for Students)

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Erasmus+ programaren esparruan, UPV/EHUn matrikulatutako ikasleentzat atzerrian praktikak egiteko laguntzen deialdi berria antolatu du: IkaslePraktikak programa.

https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/ikaslepraktikak