Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Nazionala

"10/2022 Lege Organikoa eztabaidagai"

Irudia

Sexu-askatasunaren babes penala 

 

Mahai-ingurua: "10/2022 Lege Organikoa eztabaidagai" 

 

"Sexu-askatasunaren babes integralaren" Legeak "zigorgabetasunik ezaren" eta emakumeen sexu-askatasunaren aurkako egoeren abusuak erauztearen eskaerei erantzun nahi die. "La manada" kasuaren lehen epai hura eta Me Too mugimendua izan ziren ikuspegi berri bati aurre egiteko eragileak. Baina nola borrokatzen da zigorgabetasunaren eta zenbait deliturekiko axolagabekeriaren aurka? Praktika horien jasanezinaren kontzientzia sozial handiagoarekin? Salaketa gehiagorekin? Biktimentzako laguntza espezifikoekin? Zigor larriagoekin? Hauek dira mahai-inguru honetan aztertuko diren galderetako batzuk, kasu jakin batzuetan zigorraren beherapenek sortutako polemikaren harira. Hausnarketa juridikoko eta ezagutza kriminologikoko adituak gonbidatu ditugu, baita magistraturakoak ere, justizia-sistemaren erronka iraunkorrei buruz eztabaidatzeko, eremu horretan eskubideek aurrera egitea oztopatzen duten ikusmolde kultural errotuen garrantziaren aurrean.

 

Mahai-inguruan, Enara Garro UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko irakasle titularra eta Zuzenbide Publikoko Saileko zuzendaria izango da moderatzailea, eta honako hauek hartuko dute parte: Elena Larrauri, Pompeu Fabra Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko eta Kriminologiako katedraduna, duela gutxi UPV/EHUk honoris causa doktore izendatu duena; Adela Asua, UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedradun emeritua eta Estatu Kontseiluko kide ohia; eta Iñaki Subijana magistratua, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea.

 

Data: Maiatzaren 19an, ostiralean

Ordua: 11:00-13:00

Lekua: Bizkaia Aretoa (Baroja entzunaretoa), Abandoibarra 3, Bilbao.

 

Izena emateko formularioa:

https://www.ehu.eus/eu/web/ehugune/agenda/izena-emateko-formularioa

Plaza mugatuak edukiera bete arte

 

Parte hartu gurekin!