Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Kongresua Nazioartekoa

Zuzenbide eta Giza genomari buruzko XXVI. Nazioarteko biltzarra eta Bio zuzenbideko 5. Nazioarteko mintegia. Genetika, Bioteknologia eta Medikuntza aurreratua

2019ko maiatzaren 6an, 7an eta 8an egingo da “Zuzenbide eta Giza Genomari buruzko Nazioarteko Biltzarra. Genetika, Bioteknologia eta Medikuntza Aurreratua”-ren 26. edizioa, eta horren antolatzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko UPV/EHUko Zuzenbide eta Giza Genomako Katedra I.T. Edizio oso berezia izango da; izan ere, Biozuzenbideko 5. Nazioarteko Mintegia ospatuko da Biozuzenbideko Nazioarteko Sarearen eskutik.

Aurtengo edizioaren egoitza ostera ere izango da Bizkaia Aretoa – UPV/EHU (Abandoibarra etorb., 3. zk., Bilbo). Hortxe gogotik jorratuko dira, ohikoa denez, gai berri-berriak eta aitzindariak; hain zuzen ere, Bioetika eta Biozuzenbidea, analisi eta diagnostiko genetikoak, osasun datuen eta datu genetikoen erabilera, edizio genetikoa, babes medikuntza, eutanasia eta zaintza aringarriak, jakintzagai gutxi batzuk aipatzearren. Ponentzia magistral eta gonbidatutakoez gain, aurkeztuko dira ia 30 ahozko komunikazio, eta horiek orotarikoak eta nazioartekoak izango dira. Roche Fundazio Institutuak ere parte hartuko da aipatu edizioan; horretarako, mahai ingurua ederki asko antolatu du, eta horren baitan aztertuko du medikuntza pertsonalizatuari buruzko txostena.

Azkenik, XXVI Biltzarraren eta Biozuzenbideko 5.aren hiru jardunaldietara bertaratutakoei luzatuko zaie etorri izanaren egiaztagiria, baldin eta aldez aurretik hori eskatzen badute. Horrekin batera, ikasleek izango dute aukera askeko kreditu baten aitorpena, eta hori ziurtatzen du EHUko Zuzenbide Publikoko sailak.

Izena eman daiteke honako estekan lekua bete arte. Itxaroten zaituztegu!