Breadcrumb

Albisteak eta ekitaldiak

Jardunaldia Nazionala

Gizarte Hezkuntzako Lehenengo Promozioaren XX Urteurrena

Gizarte Hezkuntzako Iragana, oraina eta etorkizuna.

Gizarte Hezkuntzako ikasketen lehen promozioa atera zenetik hogei urte pasa direnez gero, Bilboko Hezkuntza Fakultateak (lehengo Irakasleen Eskola) datorren maiatzaren 11n oroitzapenezko Jardunaldi bat antolatuko du. Jardunaldiak bi saio ezberdin izango ditu: bata goizez ospatuko da Bilboko Hezkuntza Fakultatean (Leioan) eta bestea, arratsaldez, Bilboko Esperientzia geletan.

Goizeko saioan, irekiera instituzionalaren ondoren, Jaume Funes-ek hitzaldia emango du (“La Educación Social hoy”). Ondoren, antolatu dugun  mahai inguruan hainbat adituk honako gai hauek aztertuko dituzte Gizarte Hezkuntzarekin lotuz: Komunikazioa, Ikerketa eta I+D+I, Garapen profesionala eta Formazioa. Ekintza parte hartzaileak izango dira, non etortzen diren pertsonek taldeka hausnarketak egiteko eta proposamen partekatuak luzatzeko aukera izango duten.

Arratsaldeko saioan dokumental bat aurkeztuko dugu, non Gizarte Hezkuntzako Diplomaturan eta Graduan esanguratsuak izan diren pertsonen testigantzak entzungo ditugun (ikasleak, irakasleak, tutoreak,…). Ondoren Gradu honen garapenean historikoki inplikatuak egon diren estamentu eta pertsona ezberdinei onarpena egingo zaie (irakasleak, administrazioko langileak, Practicumeko erakundeak, erakunde kolaboratzaileak…). Bide batez, parte hartzaileek hainbat ekintza kulturaletan parte hartu ahal izango dute, musika erakustaldi batzuetaz eta amaierako luntx batez gozatzen duten bitartean.

 

Helbideak:

BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (“Magisteritza”): Sarriena Auzoa, z/g., Leioako Campusean

ESPERIENTZIA GELAK: Banco de España kalea, 2, Bilbo

 

 

IZENA EMATEKO:

https://goo.gl/forms/gfmvCp9VpPA6Btc83