Breadcrumb

Eduki publikatzailea

MUNDUA KONPONTZEN: eredu jasangarriak lortzeko bidean

  • EKIMENAREN AURKEZPENA: 2024ko Otsailak 21, asteazkena. 12:30. San Andres aretoan.

Ekimen hau Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko ataleko kide batzuen eskutik dator. Bere helburu nagusia jasangarritasunaren inguruan sortzen diren gai desberdinei buruz hitz egin eta ideiak partekatu eta eztabaidatzeko foro bat sortzea da. Erronka hau aurrera eramateko, eskolako eta gizarte zabaleko estamentu (ikasle, irakasle eta TEKAZEL) guztien parte hartzea eta lankidetza ezinbestekoa da. Ideia eta ikuspuntu desberdinen arteko elkarrizketak gizartea aurrera egiteko ezinbesteko tresna bat dela sinesten dugulako.

Asmoa, hilean behin, gaiarekin zerikusia duen gai baten inguruan hitz egitea izango litzateke. Mekanika: Gaiari sarrera bat emateko hizlari bat, bideo edo artikulu batetik hasita, parte hartzaileen ikuspuntuak ikusi eta eztabaidatzeko aukera sortzea. Saio laburrak, ordubete ingurukoak, izango lirateke.