Praktikak eta Enplegua

Praktikak

Lankidetza hitzarmenak ditugu sektoreko enpresa askorekin eta, hauei esker, 270 ikasle aritzen dira praktiketan ikasturtean bakoitzean. Praktikak egin ahal izateko, ikasleek kredituen % 50a behar dute gaindituta. Informazio gehiago lortzeko Kanpoko Harremanen bulegora joan zaitezke edo do-ep.karreragunea@ehu.eus helbide elektronikora idatzi.

Ikaslea bazara intraneten informazio gehiago duzu: Donostiako ikaslea edo Eibarko ikaslea.

Enplegua

Unibertsitatetik lan-merkaturako jauzia une garrantzitsua da ikasketak amaitu berri dituen edozein ikaslerentzat. Denoi gertatzen zaigun egoera berria da, eta kasu gehienetan zalantzaz eta galderaz beteko etapa izan ohi da.

Enpresek, bestalde, modu berriak bilatzen dituzte etengabe, unibertsitatean ikasitakoa praktikan jartzeko gogoa duten profesionalak aurkitu eta euren lantaldeetan sartzeko.

GIEn ikasleei enpresa gerturatzeko aktibitateak egiten ditugu, besteak beste, PrEp jardunaldia non inguruko enpresak etortzen diren ikasleekin elkarrizketak egiteko eta curriculumak jasotzeko.

UPV/EHUk lanbila-online sistema informatikoa duenez, tituludun berriei eta enpresei harremanetan jartzen laguntzen die, ikasleak eta tituludun berriak lan munduarekiko txertaketan erraztu eta sustatu nahian.

Bestalde, GIEk badu lan poltsa bat gure ikastegiko ikasleentzat eta enpresa eskatzaileentzat.