Enplegua

Unibertsitatetik lan-merkaturako jauzia une garrantzitsua da ikasketak amaitu berri dituen edozein ikaslerentzat. Denoi gertatzen zaigun egoera berria da, eta kasu gehienetan zalantzaz eta galderaz beteko etapa izan ohi da.

Enpresek, bestalde, modu berriak bilatzen dituzte etengabe, unibertsitatean ikasitakoa praktikan jartzeko gogoa duten profesionalak aurkitu eta euren lantaldeetan sartzeko.

GIEn ikasleei enpresa gerturatzeko aktibitateak egiten ditugu, besteak beste, PrEp jardunaldia non inguruko enpresak etortzen diren ikasleekin elkarrizketak egiteko eta curriculumak jasotzeko.

UPV/EHUk lanbila-online sistema informatikoa duenez, tituludun berriei eta enpresei harremanetan jartzen laguntzen die, ikasleak eta tituludun berriak lan munduarekiko txertaketan erraztu eta sustatu nahian.

Bestalde, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak enpresek GAUR-en zintzilikatzen dituzten lan eskaintzak argitaratzen ditu.