Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaritza taldeak profesionaltasuna, integritatea eta erantzukizun partekatua ditu ezaugarri nagusi. Eta konpromisoa hartzen du honako balio hauekin bat lan egiteko:
- Eraginkortasuna baliabideen erabileran.
- Malgutasuna eta egokitzapen gaitasuna, aldaketen aurrean.
- Ingurugiroarekiko eta gizarte premiekiko sentsibilitatea eta konpromisoa.
- Gizarte eta kultura ingurunearekiko konpromisoa eta euskararen erabilera sustatzekoa.
- Etengabeko hobekuntzarako bokazioa.
Organigrama
![Eskola batzarra- Zuzendariordeak, ZuzendariaIdazkari Akademikoa, Administrazio Burua, Ataleko koordinatzailea, Zuzendariordeak - Egoitzako Batzarra (Donostia)/ Ataleko Batzarra (Eibar)](https://www.ehu.eus/documents/9148698/13096506/Organigrama+eusk.png/18d8bdfa-6bc7-5b55-9589-b95d0627b7e9?t=1689160871655)