Breadcrumb

I_C1-C2-euskaraz

C1 eta C2 mailen aitortza, euskaraz

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 47/2012 Dekretuaren arabera, UPV/EHUko edozein ikasleri C1 (EGAren parekoa) eta C2 (4. hizkuntz eskakizuna) mailak aitortzen zaizkio baldintza batzuk betez gero. Berez ez da titulua lortzen; Ikaslearen Ziurtagiri Akademikoko azken orrialdean automatikoki paragrafo bat agertzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko entitate publikoetan C1 edo C2 mailaren titulua aurkeztetik salbuetsita dagoela adierazten duena. Paragrafo hori da UPV/EHUren ziurtagiria.

 

C1 maila lortzeko, 4 aukera daude:

  1. 48 ECTS euskaraz + GrALa edo MALa euskaraz + “Euskararen Arauak eta Erabilerak” eta “Komunikazioa Euskaraz. Alor Teknikoak” ikasgaiak eginda.
  2. 84 ECTS euskaraz + “Euskararen Arauan eta Erabilerak” eta “Komunikazioa Euskaraz. Alor Teknikoak” ikasgaiak eginda
  3. 114 ECTS euskaraz + “Euskararen Arauan eta Erabilerak” edo “Komunikazioa Euskaraz. Alor Teknikoak” ikasgaia eginda.
  4. 144 ECTS euskaraz eginda.

Laugarren aukera izango litzateke oro har bi ikasturte osorik eta 24 kreditu gehiago euskaraz egitea.

 

C2 mailaren aitorpena tesia euskaraz eginda lortzen da.

 

Oharrak:

  • Paragrafoa automatikoki agertu ez eta baldintzak betetzen badira, eskaera euskara-plangintza@ehu.eus helbidean egin behar da honako dokumentuak bidaltzearekin batera: eskaera-orria, Ziurtagiri Akademikoaren kopia bat (pdf) eta NANaren kopia bat (pdf).
  • Dekretu hau 2008ko apirilaren 16az geroztik amaitutako diplomatura, lizentziatura, ingeniaritza eta doktorego-tesiei aplikatzen zaie; hortik atzerako kasuak ez dira aintzat hartzen. Horretaz gain, plan zaharreko ikasketak izanez gero, 1. aukeran 48 ECTS ordez 52 ECTS  dira.
  • Euskararekin lotutako ikasketetan, gradua amaitzerakoan lortzen da C2 maila (Euskal Ikasketak Gradua, eta Itzulpengintza eta Interpretazioa Gradua, euskara A hizkuntzatzat hartuta).

Informazio xeheagoa Euskararen Arloko Errektoreordetzaren C1 eta C2 prozedurak atalean:

 

Euskararen ezagutza egiaztagirien arteko baliokidetzak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoari egokituak