Breadcrumb

Edukia

Lehen Aukera - 2017ko deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2017/08/28

Lehen aukera. Zure etorkizun profesionala hemen hasten da

Zer da?

Lehen Aukera gazteen enplegagarritasuna hobetzea helburu duen Eusko Jaurlaritzaren ekintza bat da.

Eusko Jaurlaritzak UPV/EHUrekin esparru-akordio bat sinatu du hezkuntzatik lan-mundurako trantsizioa errazteko.

Deialdi honetan gure zentroak (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea) guztira 36 plaza ditu esleituta egresatu berrientzat eta graduko azken kurtsoko ikasleentzat.

Zertan datza?

Ordainsaritutako 3 hilabeteko egonaldia (urria, azaroa eta abendua) praktika-kontratu batekin enpresa batean, ikerketa erakunde batean, edo osasun-erakunde publiko zein pribatua batean. Horrez gain, irailaren bigarren hamabostaldian formakuntza kurtso bat egingo da. Egonaldi hauek etorkizuneko garapen profesionalerako intereseko I+G+b ekintzetan esperientzia lortzera bideratuta daude.

Norentzako dira?

  • 2016-2017 ikasturtean UPV/EHUn GRADUA lortu duten ikasleentzat.
  • 2017-2018 ikasturtean Graduko azken urtean matrikulatuta dauden ikasleentzat.

Izena emateko epea: Abuztuaren 29tik irailaren 7ra arte, biak barne
Praktika-epealdia: 2017/10/01 – 2017/12/31
Dedikazioa: 360 ordu (6 or/egun gutxi gorabehera)
Jasotzeko zenbateko gordina: 1.500 € (500€/hileko)

Nola eman izena?

Izena emateko baldintzak betetzen dituzten interesatuek mezu elektroniko bat bidali beharko dute onplasav@lg.ehu.eus helbidera, hurrengoa zehaztuz:

  • Mezuaren gaian: Lehen Aukera
  • Mezuaren gorputzean: programa hobetan parte hartzeko interesa
  • Erantsita: mezuari Curriculum Vitae-a erantsi beharko zaio

Hautaketa-irizpideak:

  • Lehentasuna izango dute 2016/2017 ikasturteko egresatuek.
  • Azken ikasturteko ikasleek (17-18 kurtsoan matrikulatutakoek) beka hau unibertsitatean eskolekin eta derrigorrezko praktikekin bateragarri egin dezaketen ikasleak.
  • Interesatuen artean, praktikak egingo diren kolaborazio-erakundeak aukeratuko du kontratatu nahi duen pertsona.