Ospitale Birtuala

Paziente birtualak egiazko ikasleentzat

Medikuntzako ikasleek lau ospitale birtual dituzte, simulazio klinikoak egiteko. Vitoria-Gasteiz, Basurtu, Gurutzeta eta Donostiako irakasguneetan, gela birtualei esker, trebetasun eta abilezia medikoak garatu daitezke, egiazko pazienteentzako arriskurik sortu gabe.

Irakasgunetan dauden gela birtualak

Udazkenean, Unibertsitateak azken belaunaldiko ospitale birtualen sarea osatu zuen, Vitoria-Gasteizko zentroa irekita. Instalazio hauen bidez, gelan ikasitako ezagutza medikoak modu seguruan jar daitezke praktikan, eta ebaluazio kliniko objektiboak edo simulazio kirurgikoak egin daitezke. Lau ospitaleetako irakasguneek honako baliabide hauek dituzte: gela informatizatuak, kontrol-kabinak, eta maniki informatizatuekin egoera klinikoak simulatzeko aretoak. Paziente birtualek, heldu batek eta ume batek, egiazko egoera klinikoak simulatzen dituzten programak dauzkate.

Gela birtual horiek unibertsitatea ospitaleetako errealitatera hurbiltzen dute, eta aurrerapen garrantzitsua dira medikuntza-ikasleen ikaskuntzarako. Izan ere, gela birtual horiei esker, etorkizuneko profesionalak aurrerago aurkituko dituzten larritasun ezberdineko egoeretara ohituko dira.

Gela eta paziente birtualak