Breadcrumb

Edukia

Hitzaldia

MEF 50 Urte: "El wifi me mata y la homeopatía me cura. El peligro de creer en pseudociencias y pseudoterapias"

Irudia

Laburpena

Jende askok uste osoa du homeopatian, akupunturan eta reikian besteak beste, nahiz eta sekula ez den frogatu plazebotik harago eraginkorrak direnik. Eta uste osoa du existitzen ez diren zenbait gaixotasunetan, hala nola hipersentikortasun elektromagnetikoan eta sentikortasun kimiko anizkoitzean (hedabideetan behin eta berriz azaltzen direnetako bi aipatzearren). Sasiterapia eta patologia asmatuetan sinesteak are sufrimendu handiagoa sorrarazten die gaixoei, eta heriotza goiztiarra ere eragin diezaieke. Jende normala eta arrunta da, etsia hartuta okerreko erabakia hartzen duena.

Egoera hori ikusita, Administrazioak, Unibertsitateak eta zientzia erakundeek are ahalegin handiagoa egin beharko lukete argi eta garbi uzteko sekula ez garela bizi izan orain baino gehiago eta hobeto, eta zientzia medikuntzaren alternatibek sufrimendua eta heriotza baino ez dakartela. Izan ere, zientzia medikuntzak ez du guztia sendatzen, ez, baina medikuntza alternatiboa deituriko horrek ez du ezertxo ere sendatzen.

Hizlaria

Luis Alfonso Gámez El Correo egunkariko kazetaria da, eta zientziari buruz aritzen da han. Escépticos saioa (ETB) eta Órbita Laika-ko El archivo del misterio atala (La 2) gidatu ditu. Gaur egun Hoy por hoy irratsaioan (Cadena SER) parte hartzen du, eta aurretik Radio Nacional de Españan, Radio 3en, M80 Radion, Radio Vitorian eta Punto Radio Bizkaian ere esku hartu izan du. 2003tik, Magonia blogean idazten du ustezko misterio paranormalak modu kritikoan aztertzeko eta eszeptizismoa sustatzeko, eta, 2010etik, gaztelaniazko ¡Paparruchas! zutabea sinatzen du Ikerkuntza Eszeptikorako Batzordearen webgunean; ohiz kanpoko gertakariak aztertzen dituen zientzia erakunderik garrantzitsuena da, eta Gámezek hango aholkulari jarduten du.

Gainera, Círculo Escéptico elkartearen sortzailea da; elkarte horrek Darwin Eguna eta “Enigmas y Birras” jardunaldiak antolatzen ditu Bilbon. El peligro de creer (2015), La cara oculta del misterio (2010) eta Crónicas de Magonia (2012) liburuak idatzi ditu, eta Euskal Herriko Unibertsitateak argitaraturiko Misterios a la luz de la ciencia (2008) lan kolektiboa koordinatu du. Paul Kurtz filosofoak editaturiko Skeptical odysseys. Personal accounts by the world’s leading paranormal inquirers (2001) liburuan parte hartu zuen espainiar bakarra izan zen.