info_inscripcion_complementarios

Ikasketak Osagarriako izen-ematea eta matrikula

AURRETIKO IZEN-EMATEA ZABALIK!

AURRETIKO IZEN-EMATEA

Aurretiko izen-ematea UPV/EHUko Arabako Campuseko web-ean argitaratutako formulario bidez egin beharko da. Formularioa bete eta bidali ondoren konfirmazio mezurik jasotzen ez baduzu, inprimakia posta elektroniko bidez bidali dezakezu ondorengo helbidera: arabakohizkuntza.laborategia@ehu.eus
Ikastaroetan gehienezko ikasle-kopuru bat ezarri da kalitatea bermatze aldera. Horregatik, eskaria eskaintza baino handiago balitz, ondorengo irizpideak aplikatuko lirateke:

  • UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile langileak
  • UPV/EHUkoak ez diren ikertzaileak baina errejistratutako UPV/EHUko ikerkerta taldeeko kide direnak
  • UPV/EHUko ikasleak
  • UPV/EHUkoak ez diren ikertzaileak
  • UPV/EHUko egresatuak

Ikastaroak hasteko, gutxienezko pertsona-kopuruak izena behar bezala eman behar izan du, ikastaroa hasi baino hiru egun lehenago.

 

MATRIKULA

Ikastaroko zuzendaritzak onarpena jakinarazi eta aurretiko izenematea berretsi duten ikasleek beste inork ezin du egin matrikula. Matrikula egiteko data eta modua ikastaroaren antolakuntzak berak adieraziko dizu.
Eskatutako dokumentazioa:

  • NANaren fotokopia (espainiar nazionalitatedunak), nortasun txartelaren fotokopia (Europar Batasuneko beste herrialde batzuetakoek) edo PASAPORTEAREN fotokopia edo EGOILIAR TXARTELAREN fotokopia (Europar Batasunetik kanpokoek).
  • Ikastaro osagarrirako sarrera-tituluaren fotokopia erkatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa, biak parekatzeko; edo titulua eskatu izanaren agiria. UPV/EHUn1988. urtetik aitzina titulatutakoek ez dute dokumentazio hau aurkeztu behar.
  • Ordainagiria.
  • Aplikatu beharreko salbuespenen justifikazioa.

 

Formularioa