Ana Eizagirre Sagardia

Ana Eizagirre Sagardia

Ikerlaria

Irudia
  • Hezkuntza Zientzien Saila
    Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (Gipuzkoako Campusa, Donostia)

  • Telefonoa: (+34) 943 01 5596

  • Posta elektronikoa: a.eizagirre@ehu.eus

  • Web helbideak:

Gaur egun:

Ana Eizagirre Sagardia Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua da eta Pedagogian doktorea. Hezkuntzaren Teoria eta Historia saileko irakaslea da. Esperientzia zabala du irakaskuntzan, gradu zein masterrekoan, hezkuntzaren teoria eta historia esparruei lotua batik bat. Landu dituen ikerketa lerroak, baita argitalpenak ere, alfabetatzearen, herri-heziketaren eta Euskal Herriko hezkuntzaren historiaren azterketara zuzendu ditu hastapenean. Ildo honetatik, egun Lanbide Heziketako euskal eredu historikoa ezaugarritzera zuzenduriko ikerketa proiektuan parte hartzen du.

Egun ere lantzen duen beste ikerketa lerro garrantzitsua zeharkako gaitasunen garapenaren azterketara zuzendua dago, Goi Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan zentratuta bereziki.  Leku berezia eskaini dio sormenaren garapena aztertzeari. Horren adibide da 2008-2011 urteetan zehar, EACEA-k (Education, Audiovisual and Culture Executive Agency) finantzaturiko CREANOVA (Creative Learning and Networking for European Innovation) europar proiektuan egin zuen lana.

Zentzu berean, beste hainbat ikerketa proiektu zuzendu ditu, azken urteetan, zeharkako gaitasunen garapenean zentratuak, bai Goi Hezkuntzan (hezkuntza arloko ikasketetan zentratuta batik bat) bai Lanbide Heziketan. Azken honetan, azpimarratu, Tknikarekin (Lanbide Heziketarako berrikuntza Zentroarekin) elkarlanean. Ikerketa proiektu hauek  Ikasgura ikerketa taldeko partaide gisa burutu ditu, bertako partaidea baita sorreratik.

Egun, Lanbide heziketako Irakasle Teknikoen Formazio Pedagogiko eta Didaktikorako Unibertsitate Hedakuntzako Diplomaren zuzendaria da.