lineas-transferencia

Transferentzia-ildoak

Lurralde eta gizarte garapena

Irudia

IkasGura taldeak behar besteko baldintzak sortu ditu bere knowhowa beste unibertsitate erakunde batzuetara eta Euskal Herriko lanbide heziketako eta bigarren hezkuntzako sarera transferitzeko.  Pilatutako esperientzia praktikoak eta gaiari buruzko ikerkuntzak argi erakusten dute goi mailako hezkuntzaren baitan erabilitako estrategia batzuen eraginkortasuna. Nolanahi ere, zailtasun handietako bat hezkuntza sareek nork bere aldetik lan egiten dutela da. Azken helburua da, hain zuzen ere, IkasGura taldea lanbide heziketako sarearekin egiten ari den truke lana areagotzea, bereziki Tknikaren bidez egiten ari dena (Eizagirre, Imaz & Rekalde, 2018; Eizagirre, Altuna eta Fernández, 2018), eta bigarren hezkuntzako sarearekin trukea egiteko zubiak eta bideak ezartzea. Euskal Herriko goi eta erdi mailako irakaskuntza sare guztien arteko topaketa eta sinergia funtsezko erronka da ikertalde honentzat.

Hala ere, bere ibilbide zientifikoari esker, IkasGura taldeak loturak ezar ditzake hobekuntzaz, ikaskuntzaz eta langileen formakuntzaz arduratzen diren gizarte eta enpresa erakundeekin ere.