Ikasgura

IkasGura. Hezkuntza aldaketa unibertsitatean, 2009. urtean hasi zen ikerketa talde bezala. Denboran zehar, Pedagogia, Psikologia, Soziologia, Medikuntza eta Arte Ederren arloko hogei ikertzailek baino gehiago taldean parte hartu dute. Kide guztiek Goi Hezkuntzaren esparruan, zentzu zabalean, ikerkuntzarako grina eta interesa partekatu izan dute. Arlo honetan ezagutzak sortzea eta erakundean bertan irakaskuntzarekin lotutako praktika onak sustatzea eta beste unibertsitate-testuinguru batzuetara transferitzea du helburu.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak 2019-2021 deialdiko B mailarekin (IT 1348-2019) onartutako ikerketa-taldea da. Oraingo konfigurazioa honako ikerlari hauek osatzen dute: Itziar Rekalde Rodríguez, Idoia Fernández Fernández, Ana Eizagirre Sagardia, Pilar Gil Molina, Alba Madinabeitia Ezkurra, Esther Cruz Iglesias, Pilar Ruiz de Gauna Bahillo, Clemente Lobato Fraile, Nagore Guerra Bilbao y Nagore Ibaibarriaga Revuelta.

Taldeko kideak
Ikasgura logoa