Equipment

Ekipamendua

Taldeak ikerkuntza-laborategi bat du Zientzia eta Teknologia Fakultatean (GAIA laborategia). Bertan 4 lanpostu finko ditu taldeko doktoretza-aurreko ikertzaileentzat. Horretaz gain beste 4 lanpostu ditu sistema elektroniko txertatuak plataforma birkonfiguragarrietan gauzatzeko (FPGA eta SoPC), ordenagailu, lan-estazio eta garapen-txartelez (Virtex5, Virtex6, Kintex7 eta Spartan familietako gailuekin) hornituak. Lanpostu guztietan erabilera orokorreko softwarea eta Europractice programaren bidez erositako diseinu elektronikorako software espezifikoa dute (ISE Design Suite, Vivado Design Suite, MG Modelsim, etabar).

Laborategi berean tresneria elektroniko anitzez hornitutako lanpostua dago, bai erabilera orokorrekoa (multimetroak, seinale sortzaileak, elikatze-iturriak eta oszilozkopioak) bai diseinuen egiaztapenerako (analizagailu logikoa eta oszilozkopio mistoak). Horretaz gain GDED taldeak Elektrizitate eta Elektronika Saileko laborategirako sarbidea du, non eskura baitu zirkuitu inprimatuen fabrikaziorako postu bat.