Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Doktorego Eskolaren laugarren jakinarazpena COVID 19 koronabirusak sortutako egoeraren aurrean

Lehenengo argitaratze data: 2020/03/17

Jakinda errektorearen 2020ko martxoaren 14ko Erabakiaren bidez eten egin direla UPV/EHUn aurrez aurreko jarduera guztiak, Doktorego Eskolak honako hau adierazi nahi die bere ikasle eta irakasle guztiei:

  1. UPV/EHUko errektorearen 2020ko martxoaren 16ko Erabakiari jarraituta, Doktorego Eskolak erabilgarri ditu bai bere helbide elektronikoa (doke@ehu.eus) bai bere webgunea (www.ehu.eus/doktorego-eskola), ikasleekin eta irakasleekin komunikatzeko.Telefonoz (946018327) eskaintzen zen zerbitzua, berriz, etenda egongo da, beste abisurik eman bitartean.

  2. 2. Aldi baterako bajak tramitatu behar badira egun hauetan doktorego programetan, UPV/EHUko langile ez diren doktoregaien kasuan Doktorego Eskolak berak jakinaraziko du bajaren amaiera data, eta izango da UPV/EHUko jarduerak normaltasunez egiten hasiko diren egunaren data.Aldi baterako bajaren data jakinarazi beharko da bakar‑bakarrik arrazoia ez denean gaur egungo osasun alertaren egoera.