Doktorego programen berariazko jarduera espezifikoak

UPV/EHUko doktorego programek jarduera prestakuntza interesgarriak proposatu eta antola ditzakete beren doktoregaientzat. Jarduera horiek ikastaro, mintegi, tailer eta hitzaldiak izan daitezke. Dena dela, ez da baztertuko bestelako jarduerarik, hau da, programek halakorik proposatu eta antolatuz gero.

Finantzaketa:

Finantzatuko diren kopuruak hauexek dira:

  • Programa batek proposatutako jarduerak: 1.250 €
  • Bi programak proposatutako jarduerak: 2.500 €
  • Hiru programak proposatutako jarduerak: 3.750 €

Jardueraren deskribapena eta haren aurrekontua zehaztuta aurkeztuko dira. Kontzeptu hauek bakarrik finantzatuko dira:

Bai jardueraren publizitatean bai editatutako materialetan Doktorego Eskolaren (DOKe) logoa azalduko da, betiere UPV/EHUren irudi korporatiboari buruzko arauak errespetaturik.

Jardueren gastuak ordainduko dira, behin gastuok aurkeztuta eta DOKe-k onartuta, baldin eta aurrez hauek aurkeztu badira:

  • Fakturak.
  • Jardueran izandako emaitzaren laburpena, bertan hauek jasoz:
    • Jardueraren amaieraren data
    • Jardueraren deskribapen laburra
    • Doktorego programa bakoitzera joandako lagunen kopurua
  • Jarduerara joandako lagunek egindako gogobetetze inkestak.

Proposamenak aurkezteko:

Proposamenak DOKe-ri aurkeztuko zaizkio bidalitako mezuan formulario hau betez eta helbide honetara (doke@ehu.eus) bidali beharko da puntu hauek jasoz:

  • Jardueraren edukiak eta egutegia
  • Jarduera proposatzen duten doktorego programak
  • Proposatutako programa bakoitzeko jarduerara, ustez, joango den doktoregai kopurua
  • Aurrekontua zehaztuta

Gogoratu nahi dizuegu jarduerok parte hartzen duten doktoregaien Jardueren Dokumentuetan jaso behar direla.

Epea:

Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da 2020ko ekainaren 30 arte, betiere ezarritako aurrekontua lehenago agortzen ez bada. Doktorego programa bakoitzak eskaera bakarrean parte har dezake.