HISTORIA

Historia

UPV/EHUko Doktorego Eskolak (DOKe) Master eta Doktorego Eskola (MDe) izena izan zuen sorreran, eta gure unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2011ko abenduaren 22an onartu zuen eskola sortzea. Eskolak UPV/EHUko doktorego programa eta master ofizial guztiak kudeatzen zituen (eskumen profesionalak dituen masterrak izan ezik).

Lehenengo zuzendaritza taldea osatu zuten kideak berariaz izendatuak izan ziren horretarako: Miren Pilare Cajaraville Bereciartua (zuzendaria), Iñaki Mondragon Egaña (idazkari akademikoa) eta Arrizabalaga Valbuena (zuzendariordea). MDeko Zuzendaritza Batzordearen lehenengo bilera 2012 irailaren 19an egin zen.

Tamalez, Iñaki Mondragón hilabete batzuetara hil zen, 2012ko otsailaren 13an, eta Arantza Díaz de Ilarraza Sánchez batu zen zuzendaritza taldera. Honela geratu zen osatuta:

  • Zuzendaria: Miren Pilare Cajaraville Bereciartua
  • Idazkari akademikoa: Arantza Díaz de Ilarraza Sánchez
  • Zuzendariordea: Álvaro Arrizabalaga Valbuena
  • Administrazio burua: Flor López Márquez

2013ko urtarrilaren 23an argitaratu zen EHAAn UPV/EHUko doktorego eskolen oinarrizko arautegia, eta 2013ko martxoaren 14an egin ziren MDeko zuzendaritza taldea aukeratzeko lehenengo hauteskundeak. Hautagai zerrenda bakarra aurkeztu zen, eta zuzendaritza talde berriaren aurkezpena 2013ko apirilaren 26an egin zen:

  • Zuzendaria: Gabriela Chotro Lerda
  • Idazkari akademikoa: Miren Karmele Urtiaga Greaves
  • Zuzendariordea: José Antonio Sánchez Galíndez
  • Administrazio burua: Flor López Márquez

Lehen urteetan, MDeri atxikitzen joan ziren administrazio eta zerbitzuetako langileek graduak irakasten dituzten ikastegietan egin zuten lan. 2013ko ekainaren 19an MDek bere egoitza nagusia ezarri zuen Leioako Bibliotekaren erakinean (5. gela), Leioako Campusean. 2014ko urtarrilaren 29an MDek idazkaritza zabaldu zuen Gipuzkoako Campusean, Zuzenbideko pabilioietan. 2015eko irailaren 8an MDeren Gipuzkoako egoitza lekuz aldatu zen, gaur egun Barriola eraikinean duen tokira.

20014/2015 ikasturtean abian jarri ziren 99/2011 EDra egokitutako 65 doktorego programak. MDek 105 master ere kudeatzen zituen orduan.

2016ko ekainean Leioako AZPko langile guztiak egoitza nagusian kokatu ziren, 4. gela erabiltzeko aukera eman ondoren (bertan kokatu ziren administrazio burua eta idazkaritzak). 5. gelan geratu ziren zuzendaritza taldeko kideen bulegoak, bilera gela, teknikarien bulegoak, zuzendaritzako idazkaria eta idazkari administratibo bat.

Gabriela Chotroren agintaldian abian jarri zen eskolaren Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema (KBBS). KBBS hori diseinatu zen AUDIT programari jarraiki, unibertsitateko ikastegien kalitatea egiaztatzeko programa. 2016ko abenduan aurkeztu zitzaion UNIBASQi AUDITaren diseinua MDerako. Aipatzekoa da MDe izan zela hori lortu zuen graduondoko lehen ikastegia Espainian.

2017ko urtarrilaren 17an MDeren egoitza ezarri zen Araban, Micaela Portilla zentroan

Zuzendaritza taldea kide gehiago izatera pasatu zen:

  • Zuzendaria: Gabriela Chotro Lerda
  • Idazkari akademikoa: Miren Karmele Urtiaga Greaves
  • Zuzendariordea: José Antonio Sánchez Galíndez
  • Zuzendariordea: Miren Itxaso Maguregui Olabarria
  • Zuzendariordea: Arantxa Isla Ruiz
  • Administrazio burua: Flor López Márquez

2017ko martxoaren 14an Master eta Doktorego Eskolako zuzendaritza talde berria aukeratu zen:

  • Zuzendaria: Ignacio Armentia Vizuete
  • Idazkari akademikoa: Gotzone Barandika Argoitia
  • Zuzendariordea: Eva Portillo Pérez
  • Zuzendariordea: Kepa Ruiz Mirazo
  • Zuzendariordea: Edurne Simón Magro
  • Administrazio burua: Flor López Márquez

2018ko apirilaren 27an, Kepa Ruiz Mirazok dimisioa aurkeztu ondoren, Olatz González Abrisketak hartu zuen prestakuntzako zuzendariordetzaren ardura.

2018ko maiatzaren 17an jakinarazi zen Zuzendaritza Batzordean MDek kudeatzen zituen master ofizialak graduak irakasten dituzten ikastegiei atxikita egongo zirela 2019ko urtarriletik aurrera (Graduondoko Sare Latinoamerikarreko masterrak izan ezin).

MDe DOKe bihurtu aurretik, eskola administrazio eta zerbitzuetako 35 langile izatera heldu zen, modu honetara banatuta:

  Administrazio burua 1
Eskolaren jarduerak Teknikariak 5
Zuzendaritzako idazkaria 1
Administrari laguntzaileak 3
Eskolan guztira 9
Titulazioen jarduerak Araba 3
Bizkaia 16
Gipuzkoa 6
Titulazioetan guztira 25
  Guztira 35

Campusetako egoitzetako langileez gain, MDek langileak zituen Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko) eta Plentziako PIEn.

2019ko urtarrilaren 31n Gobernu Kontseiluak doktorego eskolen oinarrizko arautegia onartu zuen, 2013ko urtarrilaren 23koa ordezkatzen duena. Arautegi horrek dio UPV/EHUn doktorego eskola bakarra egon daitekeela (izen hori izango duena) eta bertan, doktorego programez gain, Graduondoko Sare Latinoamerikarreko masterrak baino ez direla kudeatuko.

2018 eta 2019. urteetan gogor lan egin zen MDeri atxikitako 110 masterren kudeaketa graduak irakasten dituzten ikastegietara aldatzeko.

2019ko apirilaren 3an Doktorego Eskolaren Arautegia onartu zen, eta zuzendaritza taldea aukeratzeko hauteskundeetarako deia egin zen. MDeko Batzorde Iraunkorrak ere egun horretan egin zuen azken bilera.

2019ko urriaren 1ean Doktorego Eskola berriko Zuzendaritza Batzordea eratu zuen, eta hauteskundeak egin ziren zuzendaritza taldea eta Batzorde Iraunkorra aukeratzeko. Formalki, eskolak izena besterik ez zuen aldatu.

DOKeko lehenengo zuzendaritza taldeak kide hauek izan zituen:

  • Zuzendaria: Gotzone Barandika Argoitia
  • Idazkari akademikoa: Eva Portillo Pérez
  • Zuzendariordea: Inmaculada Astorquiza Icazuriaga
  • Zuzendariordea: Olatz González Abrisqueta
  • Zuzendariordea: Edurne Simón Magro

2019ko urriaren 18an DOKeko lehen batzorde iraunkorra eta ikastegietako batzordeak eratu ziren:

  • Arautegikoak: Kalitate Batzordea eta Gatazkak Konpontzeko Batzordea
  • Arautegitik kanpoko batzordeak: Baliozkotze Batzordea eta Nazioartekotze Batzordea.
  • Eskolako Hauteskunde Batzordea eta Ikasleen Kontseilua.

Bestalde, MDeri atxikita zeuden administrazio eta zerbitzuetako 35 langileetatik 20 graduak irakasten dituzten ikastegietara joan ziren 2020ko urtarriletik otsailera bitartean. Beraz, 2020. urtetik hona AZPko 12 langile daude atxikita DOKeri, modu honetara banatuta.

  Administrazio burua 1
Eskolaren jarduerak Teknikariak 2
Zuzendaritzako idazkaria 1
Administrari laguntzaileak 1
Eskolan guztira 4
Titulazioen jarduerak Araba 1
Bizkaia 4
Gipuzkoa 2
Titulazioetan guztira 7
  Guztira 12

Gaur egun, Bizkaiko Campuseko langile guztiak DOKen egoitza nagusian daude kokatuta, Bibliotekaren eraikineko 5. gelan, 4. gela erabiltzeari utzi zitzaiolako.

Gotzone Barandikaren agintaldian Ikasleen Kontseilua eratu zen (2019ko urriaren 18a), eta eskolak erabaki zuen bere egitea Jardunbide Egokien Kodea (2020ko uztailaren 20a).