Breadcrumb

Eduki publikatzailea

2018-19ikasturteko masterrean espediente akademikorik onena izan zuten ikasleak aintzatesteko ekitaldia

Irudia

Otsailean eta martxoan ikastegietan antolatutako graduondoko "Master Eguna" azokaren testuinguruan, ikasleek beren arloko masterren berri izan zezaten, joan den ikasturteko (2018-2019) master bakoitzean espediente akademikorik onena izan zuten ikasleak aintzatesteko ekitaldia egin zen 2020ko otsailaren 14an, 18:30ean, Bizkaia Aretoan. Doktorego Eskolak (DOKe) antolatutako ekitaldian, Josu Sangroniz buru zela, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearen ordezkari gisa, 74 egresatuk hartu zuten parte, eta diploma eta oroigarri bana eman zitzaizkien.