Gai akademikoen inguruko ebazpenak

Instrukzioa, 2020ko maiatzaren 7koa, graduko eta graduondoko ikaskten arloko errektoreordearena, 2019-2020 ikasturtean urrutiko edo online bidezko ebaluazio probetan irudia eta soinua hartzeko sistemak erabiltzeari buruzko jarraibideak ematen dituena.

Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren batzorde iraunkorraren 2020ko apirilaren 8ko erabakiaren bidez, COVID-19aren pandemiak sortutako salbuespen egoerak iraun bitartean UPV/EHUko graduko eta masterreko tituluen irakaskuntza eta ebaluazioa egokitzeko jarraibideak, COVID-19aren pandemiak sortutako salbuespen egoerak iraun bitartean onartu ziren, akordioaren eranskinean jasotako baldintzen arabera. Era berean, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeari ahalmena eman zion hura gauzatzeko behar adina egintza eta erabaki hartzeko, eta aipatutako irizpideen aplikazioan planteatzen diren gai guztiak interpretatzeko eta ebazteko.

Irizpide horien 4. puntua garatzean eta lehen adierazitako akordioarekin bat etorrita, EHU edonondik/ebaluazioa, ikasleen ebaluazioa urrutitik egiteko beharrezko diren egokitzapenak egiteko prozedura eta laguntza aurkeztu zen, irizpideetan ezarritako oinarriei jarraipena emateko eta ikasleen ebaluazioari buruzko alderdietan zehaztasun eta eraginkortasun handiagoa emateko, bai ohiko irakasgaietan, bai praktiketan, gradu amaierako lanetan, master amaierako lanetan eta doktorego tesietan.

EHU edonondik/Ebaluazioa dokumentuaren helburua da irakasleak orientatzea, haiei ideiak ematea, zalantzak argitzea eta laguntzea; irakasle taldeei, sailei eta ikastegiei dagokie ikaskuntzen ebaluazioa egiteko baldintzetara hobekien egokitzen den metodologia definitzea, behin Ikasle Kontseiluari entzun ondoren. Azkenik, azpimarratu behar da Unibertsitateak etengabeko ebaluazioaren alde egiten duela erronka, ikasleen ebaluazio arautegian jaso bezala, eta, horregatik, egoera honetan gaudelarik, sistema hori jarraitzeko ahaleginak egin beharko lirateke, azken ebaluazioa egiteko eskubidea alde batera utzi gabe.

Dokumentuaren 2.3. atalean adierazten da EHU edonondik/ebaluazioa aplikatuz egiten diren datu pertsonalen tratamenduek datu pertsonalak babesteko araudian ezarritakoa errespetatuko dutela. Ondorioz,  ikasleen ezagutzak egiaztatzeko behar-beharrezkoak eta egokiak diren izaera pertsonaleko datuak tratatuko dira zilegitasun, leialtasun, eta gardentasun printzipioen arabera, bai eta osotasun eta konfidentzialtasun printzipioen arabera ere.

Lehen aipatutako irizpideak eta orientazioak aplikatuz zehazten diren ebaluazio probak egiterakoan irudia eta soinua tratatzeko baliabide teknologikoak erabiltzeari buruz sortutako zalantzak direla-eta, ikusirik honako txostena: "Procedimientos de Evaluación no Presencial. Estudio del Impacto de su Implantación en las Universidades Españolas y Recomendaciones”, Espainiako Unibertsitateen CRUE/EUEBren Sektore arteko lantaldearena (EUEB Irakaskuntza, EUEB Idazkaritza Nagusiak,EUEB IKT eta EUEB Ikasleen Gaiak), UPV/EHUko datuak babesteko ordezkariarekin bat etorrita, eta apirilaren 8ko Gobernu Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak hartutako erabakian emandako ahalmena baliaturik, hona Gradu eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeak ematen dituen jarraibideak:

JARRAIBIDEAK

LEHENENGOA.- Datu pertsonalen tratamendua ebaluazio proba sinkronoetan. Instrukzio orokorra.

Ahozko edo idatzizko ebaluazio proba sinkrono bat egiteko, erakundeak ezarritako sistemak erabili beharko dira, eGela eta BBC bideokonferentzietarako, bai irakasleen eta ikasleen arteko zuzeneko interakziorako, banaka edo taldean, bai probaren jarraipena egiteko, behar bezala egiten ari dela bermatzeko. Lehenago adierazitakoez gain, beste baliabide osagarriren bat erabili behar balitz, ikasleekin adostu beharko lirateke lehenengo.

Ikasleen datu pertsonalen tratamenduak, batez ere ikasleen irudia eta soinua xede dutenak, datu pertsonalen tratamenduari buruzko arautegiaren mende daude, eta, beraz, arloa arautzen duten printzipioen mende daude, zilegitasunaren, leialtasunaren eta gardentasunaren printzipioen mende, hain zuzen ere, baita osotasunaren eta konfidentzialtasunaren mende egon ere. Ildo horretatik, arautegi horrek adierazi bezala, tratamendu horiek beharrezkoak dira eginkizun bat betetzeko interes publikoaren izenean eta legeak tratamenduaren arduradunari, hots, Euskal Herriko Unibertsitateari, esleitzen dizkion botere publikoak baliatzeko, zehazki goi mailako hezkuntza zerbitzu publikoa emateko, eta horren parte dugu ikasleen ezagutzak egiaztatzea.

Urrutiko modalitateko ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko edo egiaztatzeko prozesua gauzatzeko soilik, tratamenduak behar bezala eguneratu eta argitaratu dira UPV/EHUko datu pertsonalen tratamenduen erregistroan, eta horren berri emango zaie ikasleei.

Ikasleei eguneratze horren berri emateko, eGelan sartu da instrukzio honen eranskin gisa ageri den dokumentua, eta plataforma erabiltzen duten ikasle guztiek izango dute ageri bertan sartzerakoan.

Nolanahi ere, ikasleei adierazi beharko zaie, proba egiteko, beren eremu pribatuan eragin txikiena izango duen tokia hautatzeko, ahal duten neurrian, hau da, ziurtatu egin behar dute ez dela egongo probarekin zerikusirik ez duen pertsonarik.

Ikasleek ez dute erabiliko edo lagunduko iruzurrezko prozeduretan, jarraibide hauetan xedatutakoaren arabera egiten diren ebaluazio probetan. Era berean, ezin izango dute egin ebaluazio proben irudi eta/edo soinu grabaziorik gaiak ukitzen dituen pertsonen aldez aurreko baimenik izan gabe (probaren edo azterketaren ardura duten irakasleak, beste ikasle batzuk). Baimen hori datu pertsonalak babesteari buruzko indarreko araudiaren arabera eman beharko da. Araudi hori betetzen ez bada, legez ezarritako erantzukizunak eska daitezke.

BIGARRENA.- Ahozko proba sinkronoak.

Probak behar bezala egingo direla bermatzeko eta ikasleen eta irakasleen arteko zuzeneko interakzioa bultzatzeko, irakasleek ahozko proba bideokonferentzia sistemen bidez jarraituko dute, irudi eta soinu transmisioaren bitartez, lehenengo atalean aipatu bezala, eta kontuan hartuta ikasleak beren etxeko espazioetan egiten ari direla proba.

Ahozko probak soinu formatuan jaso edo graba daitezke, ikasleen eskubidea baita, graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiak ezartzen duen bezala, eta sailak gorde dezake hurrengo ikasturtea amaitu arte gutxienez, salbu eta helegite bat badago; kasu horretan, helegitea ebatzi arte gorde beharko da, ikastegiak halakoak gordetzeko ezarritako arautegiarekin bat etorrita.

Erakundeak ezarritako sistemak eskaintzen dituen funtzionaltasunak direla-eta (BBC eGelan edo BBCbilerak), probaren bideo grabazio bat egin daiteke, eta arautegiak jasotzen duen soinu grabazioa handitu egingo da. Proba egin bitarteko irudi eta soinu grabazioek bete egin beharko dute aurreko paragrafoan soinu formatuko grabazioei buruz adierazitakoa, bai eta segurtasun eta konfidentzialtasun eskakizunak ere, eta soilik ikasleen ikaskuntzak egiaztatzeko baliatuko dira, baita kalifikazioak berrikusteko eta, hala badagokio, geroagoko baliabideetarako ere.

Probaren hasieran, irakasleek ikasleei jakinarazi beharko diete komenigarria dela ahozko proba edo azterketa grabatzeko eskubidea erabiltzea, baliagarria izan baitaiteke bai feedbacka emateko, bai kalifikazioak berrikusteko. Proba egin bitartean, ikasleek irudia eta soinua transmititzeko gailua aktibatuko dute ekipo informatikoan, proba gidatzen ari den irakasleak horri buruz adierazten dituen jarraibideei jarraituta.

Edozein ikasleri eska dakioke, aldez aurretik eta proba egin bitartean, bere burua identifikatzeko.

Kasuan kasuko irakasleari dagokio ikasleak ekitatez eta justizia berme osoz ebaluatzeko beharrezkoak diren probaren nondik norakoen ebidentzia guztiak jasotzea, soinu eta, hala badagokio, irudi grabazioaz gainera.

Irakasgaiaren irakasleen edo kasuan kasuko epaimahaien aurrean bakarrik egingo da proba, atal honetan adierazitakoarekin bat etorrita.

HIRUGARRENA.- Idatzizko proba sinkronoak.

Modalitate sinkronoko idatzizko proben jarraipena, banaka edo taldean, proba gidatzen duten irakasleek egin dezakete, erabaki honen lehenengo paragrafoan aipatzen diren irudia eta soinua transmititzeko sistemen bidez.

Idatzizko proba egitean, ikasleek ekipo informatikoan aktibatuko dute irudia transmititzeko dagokion gailua, irakasleak hala eskatzen dienean, kontuan hartuta ikasleak beren etxean egiten ari direla proba. Soinua transmititzeko gailua probaren hasieratik aktibatu beharko da, eta egoera horretan egongo da proba amaitu arte, salbu eta proba gidatzen duten irakasleek besterik adierazten badute.

Ez da irudi edo soinu grabaziorik egingo idatzizko proba egin bitartean.

Edozein ikasleri eska dakioke, aldez aurretik eta proba egin bitartean, bere burua identifikatzeko.

Kasuan kasuko irakasleari dagokio ikasleak ekitatez eta justizia berme osoz ebaluatzeko beharrezkoak diren probaren nondik norakoen ebidentzia guztiak jasotzea.

Irakasgaiaren irakasleen edo kasuan kasuko epaimahaien aurrean bakarrik egingo da proba, atal honetan adierazitakoarekin bat etorrita

LAUGARRENA. – Egokitzapenak.

Jarraibide hauek beharrezko egokitzapenak eta argibideak izan ditzakete, baldin eta horiek aplikatzean sortzen diren inguruabarrek hala eskatzen badute.

Leioan, 2020ko maiatzaren 7an.

Araceli Garín Martín

Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea