Bilboko ingeniaritza eskolako biblioteka

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Biblioteka

Rafael Moreno "Pichichi", 2-3 48013 BILBO

Direktorio

Ordutegia, instalazioak eta baliabideak

Irudia
Ohiko ordutegia: 9:00 – 20:30 (astelehenetik ostiralera). Kontsultatu ordutegi atala itxiaren egunak eta beste ordutegi-aldaketak jakiteko.

Biblioteka honek 272 irakurle postutako bi kontsulta areto dauka. Beste bost talde-lanetarako gelak daude, 44 pertsonaren edukierarekin, orduka erreserbatu ahal direnak.

Aretoetan mahai gaineko ordenagailuak, eskanerrak eta fotokopiagailu/inprimagailua daude, lan akademikoka egin ahal izateko. Honez gain, ordenagailu eramangarrien mailegu zerbitzua ere eskaintzen da, bibliotekan erabiltzeko.

Funtsen gaiei dagokienez, ingeniaritzaren diziplina guztiak jorratzen dira, besteak beste: Matematika, Fisika, Kimika, Materialen zientzia, Elektrizitatea, Elektronika, Egiturak, Enpresen antolakuntza, Informatika, Eraikuntza eta abar. Bibliotekan bibliografia gomendatua, bibliografia espezializatua, aldizkari zientifikoak, arau teknikoak eta lan akademikoak, doktorego tesiak edo karrera amaierako lanak aurkituko dituzu.

Bestalde, haren ekipo informatikoen bidez edozein motatako baliabide elektronikoak kontsulta ditzakezu: datu baseak, aldizkari elektronikoak, arau teknikoak eta abar. Azpimarratzea dira AENORekin mantentzen den harpidetza, UNE arau guztiak eskuratu ahal izateko, eta INSPEC datu basea, ingeniaritzaren gaietako dokumentazioan aditua.