Asset Publisher

Course

Eskuindar erradikalak eta neoliberalismo autoritarioa

Image

Pentsamendu kritikoari buruzko on line ikastaroa

Klasismoaren, xenofobiaren eta arrazakeriaren oinarriak ezagutu nahi dituzu? Eskuin erradikalaren eta neoliberalismo autoritarioaren adierazpideei buruz hausnartu nahi duzu? Eskuin erradikala eta neoliberalismo autoritarioa sistemak berak sortzen dituen beldur eta neurosiez baliatzen direla ulertzea da, horri aurre egiteko lehen urratsa. Ikastaro honetan, demokraziek duten arrisku handienari aurre egiten lagunduko diguten hausnarketak partekatu ahal izango dituzu nazioarteko eta tokiko hizlariekin. Ikastaroa edozein adinetako edonori zuzenduta dago.

Ez da bokazio akademikoko ikastaro bat, baina interesgarria izan daiteke Unibertsitatean dagoenarentzat (UPV/EHUko ikastaro osagarriaren aitorpena du, 4 kretitoko baliokidetasunarekin). Gure garaiko mehatxu garrantzitsuenetako bat (eskuin erradikala eta neoliberalismo autoritarioa) ulertzeko eta horri aurre egiteko prestatu nahi duten militante, ekintzaile, ikasle, gazte edo adinekoentzat lagungarri izatea da asmoa.

Formatua:

Ikastaroak hiru gairi eusten die, eta horien inguruko gogoeta egiten da hamabostean behin, bi hizlarik egingo dituzten aurkezpenei esker. Saioak hileko bi asteazkenetan izaten dira, 16: 00etatik 19: 00etara. Saio hauek zuzenean izango dira, baina edukiak inork gal ez ditzan ere grabatuko dira. Moodle birtual bat prestatuko da hizlariek materialak zintzilikatzeko, eta hainbat forotan eztabaidatu ahal izango da. Ikastaroa otsailaren 24an hasiko da.

Prezioa:

Ikastaroak 164 euroko kostua du, kudeaketa, hedapen eta aldibereko itzulpen gastuei aurre egin ahal izateko, beharrezkoa izanez gero.

Izena ematea:

Plazak mugatuak dira eta izen-ematea eskaera-ordenaren arabera egingo da.

Izena emateko, matrikula-tasak (164 euro) izen-abizenekin ordaindu izanaren egiaztagiria bidali behar da.

2021eko otsailaren 24tik ekainaren 16ra (9 saio)
Asteazkenetan, bi astean behin, 16:00etatik 19:00etara

Dena gaztelaniaz izango da, aldibereko itzulpenarekin beharrezkoa denean.
Matrikularen kuota: 164 €

EHUko ikastaro osagarriak: 4 kreditu

Informazio gehiago eta izen-emateak:
www.bit.ly/derechasradicales
pensamientocritico.csc@ehu.eus