Breadcrumb

Asset Publisher

Euspot 2019. Sari Banaketa Ekitaldia

2019ko edizioan inoiz baino lan gehiago jaso ditugu, guztira 98 spot aurkeztu dira lehiaketara, iaz baino 25 spot gehiago. Epai-mahaiak maiatzaren 30ean banatuko ditu sariak Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan arratsaldeko zazpietatik aurrera egingo den sari banaketa ekitaldian. Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregileek  gidatuko dute ekitaldia.

 

Ikusi aurkeztutako lanak: 

https://euspot.eus/hemen-dituzue-98-spotak-ikusgai-eman-zure-botoa/

Sari banaketa ekitaldiari buruzko informazioa: 

https://euspot.eus/maiatzaren-30ean-jakingo-dugu-zeintzuk-diren-euspot-lehiaketako-irabazleak/

 

Guztira, Euspotek 2.550 euro banatuko ditu saritan, bost kategoria ezberdinetan:

1.- Spotik onena. / 1.000 euro

2.- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena. / 500 euro

3.- Publikoaren saria. / 500 euro

4.- Musika sinkronizazio onenaren saria. / 300 euro

5.- BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro

Parte hartu duten iragarki finalistak erakutsiko dira sari banaketan. Sariak banatzeaz gain, ekitaldiari bukaera emateko, luntxa eta photocalla egongo dira.