Asset Publisher

Irrati Maratoia

Image

 

Streaming-a ikusteko: go.ehu.eus/ehutb1

 

Berdintasuna, desgaitasuna, migrazioak eta euskara izango dira Eus-kal Herriko Unibertsitatean antolatuko den bost orduko Irrati Maratoiaren protagonistak.

  • Irrati Maratoia antolatu du Euskal Herriko Unibertsitateko Bitartez ikerketa taldeak
  • Maratoiak Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du eta abenduaren 5ean ospatuko da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.

Irrati Maratoia abenduaren 5ean antolatuko da eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza graduko 70 bat ikaslek hartuko dute parte. Bost or-duz, ikasleek genero berdintasuna, euskara, desgaitasuna eta migrazioaren inguruko gaiak jorratuko dituzte.

Hirugarren urtea da Bitartez Ikerketa Taldeak Irrati Maratoia antolatzen duena. Ekimena goizeko 10.00etan hasiko da eta 15.00ak arte iraungo du Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.
Aurreko urteekin aldaratuta, aurtengo Irrati Maratoian ikasle eta ordu gehiago izango dira.

Ikasle zenbakia 50etik 70era igo da eta ordu kopuruari dagokionez, hiru ordutik bost ordu izatera pasatu da.

Jorratuko diren gaien artean izango dira euskararen erabilera egunerokotasunean, euska-raren presentzia musikan, literaturan eta politikan, migratuen arazoak, gizon eta emaku-meen arteko berdintasuna kirol munduan, lan munduan eta komunikabideetan, emakume-aren parte hartzea politikan eta desgaitasuna.

Kazetaritzako ikasleek landuko dituzte irrati saioak baina, horrez gain, ikasleak hogei bat gonbidaturekin harremanetan jarri dira eta egunean bertan parte hartuko dute maratoian. Gainera, beste gradu batzuetako ikasleek ere parte hartuko dute, eta Ikus Entzunezko Ko-munikazioko ikasleek egunean zehar erabiliko diren irrati kuñak sortuko dituzte.

Maratoia Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko irrati estudioetan izango da, baina, horrez gain, posible izango da maratoia fakultateko auditorioan, EHUtb katean eta Mikel Laboa plazan jarriko diren bozgorailuek bidez jarraitzea.

Irrati Maratoiak Euskara eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzako, Gi-zarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko, Kazetaritza II Saileko eta Publizitatea eta Ikus Entzunezko Komunikazioa Saileko diru laguntza jaso du.


Bitartez Ikerketa Taldeari buruz

Jakintza esparru ezberdinetako irakasle eta profesionalek osatzen dute Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) Bitartez Ikerketa Taldea. Kazetaritza eta komunikazio korporatiboaren alorrean ikerketa-esperientzia zabala dute. Hiru ikerketa lerro nagusi ditu taldeak: 1/ komunikabide, korporazio eta publikoaren arteko harremanak, 2/ komunikazioaren profesionalen profil eta abileziak, eta 3/ generoa, komunikazioa eta irakaskuntzari dagokienez. Bitartez taldeak apustu sendoa egiten du berrikuntza eta ikerketa aplikatuaren alde, mundu profesionalarekin harreman estua mantenduz.