Asset Publisher

Lehiaketa Instagramen

Fakultateko ikasleak

First publication date: 26/02/2021

Kartela

GAIA: "Kontsumitu iturriko ura, ez kutsatzeaz gain, aurreztu".

 

​​​​​​​​​​​

PARTE-HARTZAILEAK:

Parte hartzeko Fakultateko ikaslea izan behar duzu.

DATAK:

  • Argitalpenak Instagramen: 2021eko martxoaren 1etik 15era.
  • Irabazleak argitaratzea: 2021eko martxoaren 22a.

ARGITALPENAK:

  • Argitaratu irudiak edo bideoak zure storietan ipinitako datetan.
  • Jarraitu eta etiketatu Fakultateko kontua @upvehu_gkz_csc.
  • Erabili #txorrotakourakontsumitu edo #consumeaguadelgrifo hashtagak.

SARIAK:

  • Boto gehien dituen argitalpenari Bluetooth bozgorailu bat eta altzairu herdoilgaitzezko botila berrerabilgarri korporatibo bat.
  • Bateria kargagarria eta altzairu herdoilgaitzezko botila berrerabilgarri korporatiboaren 2 “pack”en zozketa.

IDEIA BATZUK:

  • Txorrotako uraren kontsumoa sustatzea vs botilako ura
  • Iturriko uraren kalitate onaren berri ematea (kontrol gehien dituena da)
  • Botilako ura txorrotakoa baino 300 aldiz garestiagoa da, gainera, Fakultatekoa doan ateratzen zaizu.
  • Botilak betetzeko txorrota berriak ipini ditugu Fakultateko lehen solairuko hainbat puntutan: idazkaritza ondoko komunak eta Berritutako hall-eko komunetan.
  • Botila berrerabilgarriaren erabilera jasangarriagoa da.
  • Botilako urak plastikoak sortzean eta garraiatzean kutsatzen du.
  • Ezinezkoa da plastikozko botila guztiak birziklatzea.
  • Makinetako plastikozko botilak erabilera bakarrekoak dira, ez berrerabili.
  • Egiten dugun ur-kontsumoari buruz kontzientziatzea.