Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Konferentzia

"Justiziaren egoera", eztabaidagai

Ekainaren 26ko eztabaida Mahaiaren helburu nagusia da elkarrizketa eraikitzaile bat sartzea gure erakundeenegoerari buruz, oro har, eta justiziari buruz, bereziki. Horretarako, lehenik eta behin, Hay Derecho Fundazioak egindako "Zuzenbide Estatua neurtuz: pandemiaren aurretik eta ondoren (2018-2021)" txostena aurkeztuko dugu. Ondoren, Justiziaren Egoerari buruzko Eztabaida Mahai bat egingo da, eta bertan parte hartuko dute inplikatutako kolektiboetako ordezkariek, gure sistema judizialak aurre egin behar dien arazo nagusiak ulertzeko eta gure esku egon daitezkeen konponbideei buruz eztabaidatzeko.

Iñigo de Miguel Beriainek (Ikerbasque Research Professor eta UPV/EHUko ikertzailea) antolatua, Teknozientzia Berriei Aplikatutako Gizarte eta Lege Zientzietako Ikerketa Taldearen (GI CISJANT) esparruan (erref. IT1541-22),
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak finantzatuta.

Areto Nagusia, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, ElKano, UPV/EHU,
Elkano K., 21, Bilbo
(Sarrera libre aretoa bete arte)