MUGIKORTASUNA-EHU-Erasmus-Donostia

Ikasleen Mugikortasuna: ERASMUS+

Erasmus+ Programa

Izena eman aurretik, irakurri itzazu EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak bere web orrian argitaratutako eskaerak egiteko egutegiari, funtsezko informazioari eta 2024-2025 deialdiari buruzko informazioa.

Gehienez, programa ezberdinei dagozkien 8 unibertsitate aukeratu ahal izango dituzu.

EGONALDI AKADEMIKO BAT EGITEA POSIBLE IZAN DAITEKEEN UNIBERTSITATEAK

Izena emateko prozesuan unibertsitateen aukeraketa errazteko asmoz, unibertsitateen zerrenda bat erantsi dugu. Zerrenda horretan jaso ditugu, gure ustez, UPV/EHUko Erizaintza Graduko irakasgaien aitortza posible izan daitezkeen unibertsitateak. Zerrendak helburu orientagarri bat baino ez du. Bertan ezarritakoa ez da inolaz ere loteslea izango Donostiako Atalarentzat, ikasleek mugikortasunean egin ditzaketen irakasgaien aitorpenari dagokionez.

ESLEIPEN IRIZPIDEAK

Donostia Atalak, Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak ezarritako irizpide orokorrez gain, honako esleipen-irizpide hauek aplikatuko ditu plazak esleitzeko:


1.- Plazaren izaera. Adibidez, plaza batzuetan praktikak bakarrik egin daitezke. Plaza horiek ez zaizkie esleituko 3. Kurtsoko edo 3. mailan 1. seihilekoan egonaldi bat egitea eskatu duten pertsonei, aldi horretan egindako irakasgaiak aitortzea bideraezina izango litzatekeelako. Era berean, plaza batzuetan 4. mailako praktikak aintzatesteko beste praktika egitea ezinezkoa da. Beraz,  plaza horiek ere ez zaizkie esleituko 4. mailako ikasleei.


2.- Lehentasuna izango dute 2023/2024 ikasturterako mugikortasun-plaza bat esleituta izanik, harrera unibertsitateak bertan behera utzi izanagatik, egonaldia egin ezin izan duten ikasleak. Ez dira irizpide honen barruan sartuko 2023/2024 ikasturtean egonaldi bat egiteko plaza esleituta izan eta harrera unibertsitateak egonaldia bertan behera utzi aurretik plaza horri uko egin diotenak edo, besterik gabe, plazari uko egin dioten ikasleak.


3.- Buddy programan parte hartu izana.


4.- Espediente akademikoaren batez bestekoa.

Berdinketa gertatuz gero, berdinketa hausteko irizpideak honako hauek izango dira, hurrenez hurren:

-Eskaerak aurkeztu arte gainditutako kredituen kopurua.

-Egindako praktiken batezbesteko nota.

Esleipen-prozesua amaitu ondoren plazari uko egiten bazaio, praktiketako unitateak edo zerbitzuak libre dauden plazetatik esleituko dira.

Ikasleak, gerora sortutako arrazoiengatik, egonaldiari uko egin behar badio eta ukoak egin behar duen praktika zikloa astebete baino gehiagoko atzerapenarekin hastea badakar, praktikak ekainetik uztailera bitarteko aldi berezian egin beharko ditu.

 

PROGRAMA TRINKO KONBINATUEN DEIALDIA (Otsaila- ekaina 2023-2024)

Oinarriak Eskaerak egin baino lehen arretaz irakurri oinarriak
Baldintzak

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostia Atelean, Erizaintzako Graduko 3. mailan matrikulatuta egotea.

Mugikortasun-programetan parte hartzen ari den ikasleak ezin izango du parte hartu.
Programak

Fake News

Global Engagement Module
Izena emateko epeak

Urriaren 9tik 23ra.

Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa
  1. Eskaera-inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta (2. eranskina) (eskabide bat programa bakoitzeko).
  2. Akordio akademikoa: (i) Eskatzaileak eta (ii)  mugikortasun-koordinatzaileak sinatuta (3. eranskina). Hautazko irakasgai bat onartuko da.
  3. Indarrean dagoen NAN, AIT edo pasaportearen kopia.
  4. Laguntza  kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo banku-kontuaren titulartasun-datuen kopia (Bankuko IBANa barne). Laguntzaren eskatzaileak, nahitaez, aurkezten den aurrezki-libretaren edo banku-kontuaren titularra izan beharko du.
  5. Ingeleseko B2 ziurtagiriaren kopia.
  6. Aukera gutxiagoko egoera egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia, aldez aurretik UPV/EHUn aurkeztu ez bada.
  7. Buddy programan parte hartu izanaren ziurtagiriaren kopia, hala badagokio.
Eskaerak aurkezteko modua

Ahal bada, administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluaren arabera, aurkeztu beharko dira: Ahal dela, UPV/EHUren erregistro elektronikoan, https://egoitza.ehu.eus/eu/registro-electronico URL helbidean, eskaeraren “Hartzailea” eremuan hautatuz: Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza → Nazioarteko Harremanetarako Bulegoa (U02000247). 

Halaber, honako leku hauetan ere aurkeztu ahal izango dira dokumentuak:

a) Sektore publikoko edozein erakunderen  erregistro elektronikoetan.

b) Aurrez aurre, UPV/EHUko erregistro-arloko laguntza-bulegoetan edo sektore publikoko beste edozein erakundetan, gaitutako funtzionario publiko baten bidez.

c) Posta-bulegoetan (Gutun ziurtatuan eta lehen orria posta-bulegoak zigilatua)

d) Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsuletxeetako bulegoetan.
 

Programen datak

Fake News: Online modulua otsailaren 1etik 8ra (2 saio). Egonaldi fisikoa otsailaren 12tik 16era Bratislavan.

Global Engagement Module: Online modulua martxoaren 18tik maiatzaren 15era  (10 saio). Egonaldi fisikoa apirilaren 15etik 19ra belgikan edo Herberehetan.
Diru-laguntzak Kontsultatu oinarriak.

 

GOGOBETETZE INKESTA

Behin egonaldia amaituta, mesedez, bete ezazu gogobetetze inkesta.