Breadcrumb

Traslados de Expediente

Donostiako UPV/EHUko Informatika Fakultatean ikasteko espedienteen leku-aldatze eskaera

Beste unibertsitate edo zentro batean ikasten ari bazara eta zure ikasketak Donostiako UPV/EHUko Informatika Fakultatean jarraitzeko asmoa baduzu, adi, espedienteen leku-aldatze eskaera egiteko epea zabaldu dugu eta.

Epea irekia izango duzu, uztailaren 1era arte, eta eskaera online egin dezakezu: https://www.ehu.eus/eu/web/forms/shared/-/form/28957326

Eskaera egin aurretik, baldintzak betetzen dituzula egiaztatu mesedez: https://www.ehu.eus/eu/web/graduak/aurretiko-izen-ematea-eta-onarpena/onarpen-prozedura/unibertsitate-ikasketak-hasita-dituzten-ikasleak

Zer ikasketetarako eska dezakezu leku-aldatzea?

  • Adimen Artifizialeko Gradura: 2. mailan plaza batzuk egongo dira eskuragarri.
  • Informatika Ingeniaritzako Gradura: 2. mailara etor zaitezke (osorik ingelesez egin dezakezu), edota gogokoen duzun espezialitatera (3. maila). Eskaintza zabalena dugu, hiru aipamenekin: Konputagailuen Ingeniaritza, Konputazioa eta Software Ingeniaritza.