Eduki publikatzailea

Doktorego Eguna

Irudia

Ekainaren 15ean, 18:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditoriumean (Bilbo), "Doktorego Eguna" ospatuko da, "Zabaldu atea gure doktoregoari" lelopean. Bertan, UPV/EHUko 2016/17 eta 2017/18 ikasturteetako doktorego sari bereziak emango dira.

Doktorego Eskolako (DOKe) zuzendaritza taldeak aurkeztuko du ekitaldia, eta bertan izango da Montse Maritxalar, UPV/EHUko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea.

Gotzone Barandika Doktorego Eskolako zuzendariak, doktorego ikasketen eskaintza aurkeztuko du (guztira, 66 programa). Eskaintza honek jakintza arlo guztiak biltzen ditu (Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura, Osasun Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, eta Arteak eta Giza Zientziak), eta ikasleak harremanetan jartzen ditu teknologia zentroekin, enpresekin, erakundeekin, eta prestigio handiko nazioarteko ikertaldeekin.

Doktorego egunean, halaber, 2016/17 eta 2017/18 ikasturteetako doktorego sari berezien aintzatespena ere egingo da. Jardunaldi honetako leloarekin bat etorriz, “Zabaldu atea gure doktoregoari”, doktoregoan zehar izandako esperientziari buruzko testigantza emango dute sari berezia jaso duten hainbat doktorek.

IZENA EMATEA ITXITA
Saioa “Doktorego eguna” streaming bidez emango da

Programa

  • 18:00 - 18:10: Ongietorria eta Doktorego Eskolako zuzendariaren hitzaldia   
  • 18:10 - 19:10: 2016/2017 eta 2017/2018 doktoregoko aparteko sariekiko aintzatespena, jakintza adar bakoitzeko sarituetako batzuen hitz egingo dutelarik.
  • 19:10 - 19:15: Itxiera Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordearen esku
  • 19:15 Mokadua