Eduki publikatzailea

#HiloTesis lehiaketa

Zure tesia zabaltzeko gogorik ba al duzu? #HiloTesis lehiaketak emango dizu horretarako aukera.

#HiloTesis Tesi-harien lehiaketa 2021 UPV/EHUn

Doktoretzako ikasleen artean jarduera dibulgatzailea sustatzeko, CRUE Universidades Españolasen Dibulgazio eta Kultura Zientifikoaren Sarearen (RedDivulga) barruko «baterako jarduketen» lantaldeak «Tu Tesis Doctoral en un Hilo de Twitter: #HiloTesis» lehiaketaren I. edizioa antolatu du, eta UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK lehiaketa horretan hartuko du parte. Parte hartzaileek beren tesiaren berri eman beharko dute gehienez ere 20 txio dituen hari baten bidez, Twitter sare sozialaren mugen eta aukeren barruan.