EHUposta

UPV/EHU posta instituzionala

Matrikula egitean, xxxxx@ikasle.ehu.eus unibertsitatearen helbide elektronikoa ematen zaie ikasleei.

Garrantzitsua da behar bezala funtzionatzea, GrALari, idazkaritza-izapideei eta unibertsitateko informazioari buruzko mezu guztiak posta elektroniko honetara bidaltzen baitira.

Mugikorraren bidezko sarbidea

Deskargatu Outlook 365 aplikazioa dagokion dendatik (Play Store edo App Store) eta instalatu.

Web bidezko sarbidea

Saioa hasteko: https://www.office.com

  • Sarbide-identifikatzailea: ikasle posta-helbidea
  • Sartzeko pasahitza: pasahitz korporatiboa
  • Hautatu Outlook aplikazioa

Posta kanpoko postontzi batera birbideratzea

Unibertsitateko posta zure posta pertsonaleko kontura birbidal dezakezu.

Gogoratu posta kanpoko hornitzaile bati bidaltzen badiozu, IKTen Gerenteordetzatik ez dugula euskarririk ematen kanpoko postontzian posta-entregekin aurki ditzakezun gorabeheretarako. Microsoft 365eko postontziraino eramateaz baino ez gara arduratzen.