Breadcrumb

Agenda

"Berdean zapaldu: Esadazu zenbat kutsatzen duzun eta esango dizut... zer-nolako aztarna ekologikoa lagatzen duzun"

Irudia

Kanpainak aukera jasangarri desberdinak ezagutaraziko ditu

Astelehenean, martxoaren 10ean, 09:30etatik 13:30etara, UPV/EHUko Leioako Campuseko Mikel Laboa plazan (Sarriena Auzoa, s/n. Leioa), informazio karpa bat instalatuko da iraunkorrak ez diren bizi-ohituren ondorio negatiboei buruz unibertsitate komunitatea sentsibilizatzeko helburuarekin. Halaber, ekimen hori martxoaren 11n eta 12an Vitoria-Gasteiz eta Donostiako campusetara ere hurbilduko da, hurrenez hurren.

"Berdean zapaldu: Esadazu zenbat kutsatzen duzun eta esango dizut... zer-nolako aztarna ekologikoa lagatzen duzun" ekimenak ingurunearekin oso arduratsuak ez diren eta gaur egun hain ohikoak diren jardunbideen alternatiba iraunkorrak ezagutzera ematea du xede.

Halaber, UPV/EHUko Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzaren ekimen honek bertaratzen diren pertsonak modu aktiboan parte hartzera gonbidatuko ditu aztarna ekologikoa murrizten laguntzen duten eta ingurumen aldetik iraunkorrak diren jokabide guztiak identifikatzen. Hartara, aztarna ekologikoaren kontzeptuari buruz informazioa erakutsi eta emango da, baita energiaren arloan eta kontsumoaren arloan dauden eredu batzuei eta besteei buruz ere. Halaber, ohitura arduratsuago eta osasungarriagoak sustatzeko aukera ezberdinak, aztarnak eta trikimailuak ere azalduko dira.

Ekimenak iraun bitartean biltzen diren ekarpen guztiak eta kanpaina honen ondorioak txosten batean txertatuko dira. Txosten hori unibertsitate-komunitate osoak eskuratzeko moduan egongo da. Ondoren, horri buruz eztabaidatzeko eta gogoeta egiteko. Helbide honetan egongo da eskuragarri txostena:

http://www.unibertsitate-hedakuntza.ehu.es/p268-rshm/es/

Informazio gehigarria