Breadcrumb

Agenda

Jardunaldia Jardunaldia

Hitzaldiak, tailerrak eta kontzertuak izango dira Arkitekturako kultura-jardunaldietan

Irudia

Jarduera guztiak irekiak dira

Datozen apirilaren 14an, 15ean eta 16an (astelehena, asteartea eta asteazkena), UdaberriaRQ kultura-jardunaldiak garatuko dira UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. Zentroko zuzendaritzak antolatutako ekimen horrek UPV/EHUko Arkitektura sailaren eta Gipuzkoako COAVN-en (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala) ordezkaritzaren lankidetza izan du.

Hartara, hiru egunetan zehar egingo dira hainbat arkitektoren eta artistaren hitzaldiak, hamaika tailer -aldamioen eraikuntza, argazkilaritza, bideo-mapping, dronak eta arkitektura..-, musika zuzenean Northagirres, Lauroba eta Anaia-Arrebak taldeekin, bigarren eskuko liburuen azoka, pintxoen dastapena, Eskolan barrena egingo den herri krosa eta aisiarekin zerikusia duten bestelako ekimenak.

Antolatutako hitzaldien artean, azpimarragarrienak:

José María Sánchez (http://www.jmsg.es), Madrileko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Proiektuen irakasleak astelehena, apirilak 14, 13.00etan hitzaldia eskainiko du. Sanchez estatu eta nazioarte mailan hainbat sari eskuratu dituen estudio baten zuzendaria da. Honela, 2011. urtean Architectural Review aldizkariak honen estudioa mundu mailan etorkizun handiena zuen estudioa izendatu zuen.

Martín Lejarraga (www.lejarraga.com) nazioarte mailan oihartzun handiko arkitektoa da. Iaz berak egindako Cartagenako Portuko itsas-terminalaren diseinuak Best of Year Awards saria jaso zuen. Hau New York-eko 'Interior Design' aldizkariak bi urtetik behin ematen duen saria da. Lejarragak asteartea, apirilak 15, 13.00etan, hitzaldia eskainiko du.

María Langarita (www.langarita-navarro.com) arkitektoa eta Madrileko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Proiektuen irakasleak eta Víctor Navarro arkitektoa eta Madrileko Europear Unibertsitateko Proiektuen irakasleak asteazkenean, apirilaren 16an, 12.30etan, hitzaldia eskainiko dute. Langarita-Navarro arkitektura-estudioa errekonozimendu ugari jaso du, besteak beste, Mies van der Rohe 2013 eta AD Heineken Nuevos Valores 2013 sariak. Halaber, bere lana hainbat erakusketetan ikusgai egon da, horien artean, 2008an Veneziako XI. Bienalean.

Patxi Gastaminza, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko ikasle ohia eta Urgari arkitektura-estudioko zuzendaritariko bat (http://estudio-urgari.com). Gastaminza nazioarteko erakundeekin (NBE, UNESCO) eta atzerriko adituekin elkarlanean aritzen da; esaterako, Puerto Principen (Haitiko hiriburua) lurrikara ostean berraikitze lanean aritu zen. Honen inguruan hitzaldia eskainiko du astelehenean, apirilaren 14an, 12.00etan.

Koldo Telleria UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Hirigintzako irakaslea izan ez ezik Hiria Kolektiboaren kidea (http://www.hiriakolektiboa.org) da eta mundu osoan zehar kooperazioko proiektuak burutzen ditu (Mozanbiquen, Pakistan…). Telleria Pakistanen izandako esperientziaz mintzatuko da asteazkenean, apirilaren 16an, 12.00etan.

Hitzaldi guztiak ikastegiaren paraninfoan izango dira.

Jarduera guztiak erabat irekiak dira.

Informazio gehigarria