Breadcrumb

Agenda

Arabar ingeniari batek eta zuzenbideko bi ikaslek UPV/EHUko Eztabaida Ligako finala irabazi dute

Lehenengo argitaratze data: 2013/03/26

Irudia

Mahai gainean gori-goriko gaia: "Espainian, udaletxe eta diputazio gehiegi ote daude?". Pare parean bi unibertsitate ikasle taldeak beren urduritasun lasaitzen saiatzen dira haien garunak arrapaladan doaz bitartean eta epaimahaiak zirkin ñimiñorik adi adi ikusten du. Lehiatzen diren taldeak helburua nabarmena dute: irabaztea. Hori lortzeko argudioen kalitatea, denboraren eta unearen erabilpena edo lengoaia egokiaren eta aberatsaren erabilpena kontrolatzea funtsezkoa da.

Shh!!!, Isilik mesedez!!!... UPV/EHUko Eztabaida Ligako finalean gaude

Martxoak 23, UPV/EHUko Gasteizko Letren Fakultatean, UPV/EHUko Unibertsitate Eztabaidako Ligaren azken fasea egin zen, gaztelaniaz. Talde irabazle barruan Lorena Almandoz eta Pablo Argibay bizkaitarrak eta Zuzenbide Fakultateko (Bizkaiko Ordezkaritza) ikasleak izan ziren eta Ingeniaria arabarra Gustavo Baños, egun Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean master bat ikasten ari da.

Bere aldetik, finalean aritu zen beste taldean Leire Caballero Informatika Ingeniaritza teknikoa tituluduna eta orain Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua ikasten ari da; Ane Ormaetxea, Zuzenbide Fakultateko (Bizkaiko Ordezkaritza) ikaslea eta Miguel Batalla, Nautika eta Itsasontzi-makineria Eskolako ikaslea.

Hitza erabiltzeko abilezia Giza Zientzietako eta humanitate ikaslearen alde dagoela ematen duenez txapelketaren ezaugarriak errazten du talde bakoitzeko kideak jakintzaren espezialitate desberdinak izatea jakinduria desberdinak taldean izateko. Azken fase honetan unibertsitateko bost taldek parte hartu zuten, zenbait unibertsitate ikastegitakoak. Talde bakoitzak hiru kide izan zituen. Horrela, finala jokatu aurretik lehengo finalerdietan lehiatu behar izan zuten taldeak. Orduan torneoaren irabazilearn izena jakin ahal izan genuen.

Duela bi aste taldeek bazekiten zein izango zen finalean eztabaidatu beharko duten gaia: "Espainian, udaletxe eta diputazio gehiegi ote daude?". Norgehiagokaren hasieratik bost minutu baino lehen talde bakoitzak jakin zuen zein jarrera defenda behar duen. Bai, udaletetxe eta diputazio gehiago daudela edo ez, ondo dago dagoen moduan.

Norgehiagoka bakoitzak hiru fase izan zituen: sarrera, ezeztatze eta ondorioak. Zozketaren ondoren, talde bakoitzeko kide bana lau minutu zituen taldearen jarrera defendatzeko. Lehengo fase honen ondoren, beste taldeki banak aurkakoak eman zituen argudioak gezurtatzen saiatu behar zuen. Fase honetan taldekide guztiak galderak egin zezaketen eta hizlariak erantzun behar zituen. Azkenik, ondoriotasun denboran, talde bakoitzeko orain arte parte hartu ez zuen kideak eztabaidan zer gertatu zen laburbiltzen saiatu behar zuen eztabaida bere taldearen alde aurkezten saiatuz.

Finaleko epaimahaian UPV/EHUko irakasleek parte hartu zuten. Haien artean Javier Garaizar, Arabako Campuseko errektoreordea, eta Maite Zelaia, Ikasle, Enplegu eta Gizarte Erantzukizuneko errektoreordea, egon ziren. Era berean, besteak beste, Letra Fakultateko dekanoa, Iñaki Bazán, UPV/EHUko Ikasleen zuzendaria, Fernando Etxegarai, eta UPV/EHUko irakasle eta poeta diren Juan Luis de la Cruz eta Jose Ángel Tamayo hitzordura etorri ziren. Epaimahaiko erabaki hartzeko kontutan hartu behar zuen irizpideak dira argudioen kalitatea, denboraren eta unearen erabilpena edo lengoaia egokiaren eta aberatsaren erabilpena.

Talde irabazleak UPV/EHU ordezkatuko du Eztabaida Nazionaleko V. Ligan (G-9), apirilaren 18an eta 19an Kantabriako Legebiltzarrean egingo dena. Erronka aurreko urtean Asturiaseko Legebiltzarrean lortutako sailkapena berdintzea izango da; orduan UPV/EHUko taldea torneoko irabazle izan zen.

Unibertsitate Eztabaidako Kluba UPV/EHUko Ikasle, Enplegu eta Gizarte Erantzukizuneko Errektoreordetzaren ekimena da, oratoriaren eta eztabaidaren munduan sartu nahi duten ikasleentzat. Gaztelaniazko final honezaz gain, 2007. urteaz geroztik egiten dena, maiatzerako Euskarazko eztabaidaren III. torneoaren antolaketa aurreikusita dago.

UPV/EHUren Eztabaida Klubak, bere funtzionamendu arruntaren barruan, zenbait jarduera antolatzen eta koordinatzen ditu, adibidez:

  • Jendaurrean hitz egiteko prestakuntza ikastaroak: beldurra galtzeko, diskurtsoak egiteko, ahozko aurkezpenak egiteko etab.
  • Eztabaidaren diziplinako prestakuntza: oratoria, logika, erretorika, etab.
  • Lagun arteko eztabaidak: aktualitate gaiak prestatzen dira, lagun artean eztabaidatzeko eta horrela arrazoinamendu, laburbiltze eta abarreko gaitasunak hobetzeko.
  • Unibertsitate eztabaidako torneoetan parte hartzea, eta barruko eztabaida ligak antolatzea. Haietan, UPV/EHUk zenbait ekitalditan parte hartuko du, beste unibertsitate batzuetako ikasleekin batera. Langile aukeraketako prozesuetan parte hartzea.
  • Euskarazko eztabaida sustatzea, UPV/EHUko Euskara Errektoreordetzarekin lankidetzan. Haietan, euskaraz eztabaidatzeko oinarriak garatzen jarraituko dugu: terminologia finkatzea, ikasleak prestatzea, unibertsitateko euskarazko eztabaidaren III. torneoa eta abar.